Berriak Segurtasuna

Dispositiboa eta trafikoan eraginak, “Itzulia Basque Country 2021” lasterketako 2. etapa, Zalla-Sestao, dela-eta

2021-04-05

Osasun-egoera dela-eta, Ertzaintzak zaleei eskatzen die etxean geratzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen lasterketaz gozatzeko

Ertzaintzaren Trafikoko unitateak, Brigada Mugikorra eta  Zaintza eta Erreskate Unitatea eta lasterketak zeharkatuko dituen udalerrietako ertzain-etxe guztietako agenteak eta udaltzainak arduratuko dira bihar, asteartea, Zalla eta Sestao artean egingo den txirrindulari-proban lagun egiteko eta segurtasuna bermatzeko dispositibo konplexuaz.

Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:42tik 12:57ra egingo da. Irteteko deia 13:02an egingo da (benetako irteera 13:37an izango da). Trafiko-etenak (nagusiki BI-636, N-634, N-639, BI-3651, BI-630 eta BI-745ean) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:42an.

 Herritarrek web-orrien, aplikazioen eta Twitterreko kontu ofizialen bidez eta trafikoari buruzko informazioa emateko 24 orduan operatibo dagoen Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakiaren bidez eskuratu ahal izango dute trafikoaren eraginari eta Itzuliaren ordutegiei buruzko informazio eguneratu guztia. Azkenik, gidariei Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango zaie trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

 COVID-19ari aurre egiteko osasun-egoera dela-eta, “Itzulia Basque Country 2021” berezia izango da, zalerik gabe egingo baita. Parte-hartzaileen eta jendearen osasunak du lehentasun osoa, eta Ertzaintzak, beraz, zaleei eskatzen die etxean geratzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen probaz gozatzeko. Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin, eta zaleei gogorarazi diete iritsiko dela errepidera berriz irteteko unea, baina oraingoan arduraz jokatu behar dela.

 APIRILAK 6 / 6 DE ABRIL: 2. ETAPA – ZALLA-SESTAO

  • Etaparen kilometroak guztira: 154.8 km.
  • Irteera ordua: 13:37 h, Zallako Renfe Gobeoko geltokiaren paretik.
  • Ibilbidea: Zalla - Balmaseda – Olabarrieta auzoa (Sopuerta) - Muskiz – Las Carreras – Gallarta – Ortuella – Zierbena – Santurtzi – Portugalete – Sestao – Barakaldo – Castresana – Alonsotegi – Sodupe – Gordexola – Gueñes – Galdames – Sopuerta - Balmaseda – Zalla – Otxaran – Arboleda – Trapagaran – Sestao (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18 h.
  • Eraginak trafikoan: Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:42tik 12:57ra egingo da. Irteteko deia 13:02an egingo da (benetako irteera 13:37an izango da). Trafiko-etenak (nagusiki BI-636, N-634, N-639, BI-3651, BI-630 eta BI-745ean) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:42an.

APIRILAK 7 / 7 DE ABRIL: 3. ETAPA – AMURRIO-LAUDIO

  • Etaparen kilometroak guztira: 167.7 km.
  • Irteera ordua: 13:18 h Amurriotik (A-624, Vitoria-Gasteiz 41 kartela).
  • Ibilbidea: Amurrio – Lezama – Altubeko mendatea– Amezaga – Murgia – Mamurga – Apodaka – Mandojana – Langraitz – Mimbredo – La Tejerera mendatea– Gesaltza Añana – Espejo – Zuatzu Kuartango – Abornikano – Urduña – Saratxo (Amurrio) – Luiando – Okondo – Malkuartuko mendatea – Laudio-Ermualde (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18 h.
  • Eraginak trafikoan: ekipoen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena eta irteteko deia 13:18 baino lehen egingo da eta benetako irteera 13:18an izango da. Trafiko etenak (nagusiki A-624, A-2622, BI-625 eta A-3632an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:43an.

 APIRILAK 8 / 8 DE ABRIL: 4. ETAPA –GASTEIZ-HONDARRIBIA

  • Etaparen kilometroak guztira: 160.2 km.
  • Irteera ordua: 13:29 h Arkautetik, Gasteiz (N-104, Arkaute kartela).
  • Ibilbidea: Arkaute – Durana – Mendibil – Arroiabe – Ulibarri Ganboa – Arlaban – Eskoriatza – Aretxabaleta – Arrasate – Zumarraga – Ormaiztegi – Itsasondo – Legorreta – Ikaztegieta – Alegia – Anoeta – Alkiza – Asteasu – Zizurkil – Aduna – Andoain - Urnieta – Hernani – Astigarraga – Errenteria – Lezo – Jaizkibelgo mendatea – Irun – Hondarribia (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:16 h.
  • Eraginak trafikoan: taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:52tik 13:07ra egingo da. Irteteko deia 13:12an egingo da (benetako irteera 13:29an izango da). Trafiko-etenak (nagusiki N-104, GI-627, GI-2632, N-1 eta GI-636an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:16an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:44an.

APIRILAK 9 / 9 DE ABRIL: 5. ETAPA – HONDARRABIA-ONDARROA

  • Etaparen kilometroak guztira: 160.2 km.
  • Irteera ordua: 13:29 h Hondarribitik, Beko Errotako sarrera paretik (GI-636).
  • Ibilbidea: Hondarribia – Errenteria – Pasaia – Donostia – Añorga – Aginaga – Orio – Zarautz – Zumaia – Itziar – Deba – Mutriku – Saturraran – Mendexako mendatea – Ziortza-Bolibar – Markina – Etxebarria – Elgoibar – Mendaro - Ondarroa (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18 h.
  • Eraginak trafikoan: taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:39tik 12:54ra egingo da. Irteteko deia 12:59an egingo da (benetako irteera 13:29an izango da). Trafiko-etenak (nagusiki N-634, BI-638 eta BI-633an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:42an.

APIRILAK 10 / 10 DE ABRIL: 6. ETAPA – ONDARROA-EIBAR-ARRATE

  • Etaparen kilometroak guztira: 111.9 km.
  • Irteera ordua: 15:10 h Saturraranetik, Repsol gasolindegi paretik.
  • Ibilbidea: Saturraran – Lastur – Madarixa – Bergara - Soraluze – Barinaga – Markina Xemein – Trabakuako mendatea – Mallabia – Ermua – Eibar - Arrate (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:24 h.
  • Eragina trafikoan: Eibarko Udalaren informazio osoa https://bit.ly/31EyQoP. Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 13:33tik 14:48ra egingo da. Irteteko deia 14:53an egingo da (benetako irteera 15:10ean izango da). Trafiko-etenak (nagusiki GI-638, N-634, GI-631, GI-627 eta GI-633an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 50 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:24an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 46 km/h-koa izanda 17:36an.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko