Tapia: "Datozen urteak oso garrantzitsuak izango dira eraldaketa digitalean, eta MasMovilek eta Euskaltelek posizionatzea behar dugu”

2021-03-31
  • “Corrugados enpresak aukera bat planteatu du, eta bizkorrak izan behar dugu; erantzuna lehenbailehen eman behar diegu. Ingurumen-araudia betetzea zehaztuta dago, eta guk ez dugu arazorik ikusten hirigintzari dagokionez”
  •  “Estatuko laguntzak oso urriak direla uste dut, ETEen industria-sektore ia guztia kanpoan geratu baita. Eta Europak esaten badigu NG funtsek gure sare ekonomikoa eraldatzeko balio behar dutela, horretara bideratu behar dira”

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du, gaur goizean, Onda Ceron egindako elkarrizketan. Beste gai batzuen artean, honako hauek baloratu ditu: Euskaltelen posizionamendua MasMovilen operazioaren ondoren, eta  Corrugadosen egoera.

Tapiaren hitzetan: "Euskaltel eta MasMovil sendotzea eta posizionatzea lortu behar da. Datozen 5 urteak oso garrantzitsuak izango dira.
Operazioa ez da absortzio bat, marka, egoitza soziala eta enpleguak irauteko bermeak badaude. Eskurapena nahiko onargarria da, proiektuaren etorkizunari dagokionez. Gauza horiei buruz hitz egiten dugunean, etorkizuneko proiektu bat nahi izaten dugu; hain bizkorra den mundu horretan, garrantzitsua da dimentsioa duen konpainia bat izatea”.

“Aukera dago azpiegitura-zatia garatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak baloratu egiten du hori, beti egiten dugun bezala. Marka, enplegua eta etorkizuneko garapenak bermatzen direlako, gutxienez 5 urterako. Eta hortik aurrera, aurretiko akordioan agertzen diren ezaugarrien arabera baloratuko da”.

Corrugados:

“Enpresak aukera bat planteatu du, eta bi oztopo ditu gainditzeko. Bat ingurumenari buruzkoa da, eta esan diegu zer baldintza bete behar dituzten, beraz, zehaztuta dago baimena lortzeko egin beharreko bidea. Azpeitiko Udalak nahi duena erabaki dezake, baina guk ez dugu arazorik ikusten hirigintza arloan. Bizkorrak izan behar dugu, eta erantzuna lehenbailehen eman behar diogu enpresari” .

La Naval:


“Sestaoko planteamenduaren arabera,% 50 industriala izan behar da. Jakitun gara, eta hala izatearen alde egiten ari gara. VCk ezagutzen du, kontziente da. Badaki industria zati bat dagoela. Enpresek ontzigintzarekiko interesa badute, Eusko Jaurlaritza prest dago ontzigintzari laguntzeko. Esleipendunarekin lan egin dezakegu. Prozesuarekiko errespetua izan behar dugu”.

Estatua-Europako funtsak:

“Estatuaren zuzeneko laguntzei dagokienez, sektore asko kanpoan geratu dira. Banaketa egiteko modu bat da, nola egin ondo hausnartu gabe. Uste dut oso urria dela, enpresa txiki eta ertainen industria-sektore ia guztia kanpoan geratu baita. Ez dezagun azterketa hori egin, enpresa txiki eta ertain horiei laguntzen uzten ez digula dioena. Adibideak: makina-erreminta, automozioa, upeltegiak..”.

Next Generation funtsak: “Europa esaten ari bazaigu laguntzek gure sare ekonomikoa eraldatzeko balio behar dutela, laguntzak horretara bideratu behar dira. Proiektu eraldatzaileagoetara joan behar dugu. Proiektu asko aurkeztu dira, eta ikuspuntu horretatik hartu behar dira kontuan. Esleipen-irizpideak zeintzuk izango diren jakin behar dugu”.

Arabako mahastiak:

“Ardogile talde bat badator eta eskaera hori egiten badu, Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenak kontuan hartuta, ahalik eta ondoena izapidetu behar du. Hori da egin dugun lana; ez da babesa ematea edo ez ematea, gure lana egitea da. Eta gobernu gisa, izapidetze ona egin behar dugu”.

Armentia II:

“Bi administrazio dira, eta bakoitzak bere interesei eutsi behar die. Ulertzen dugu Udalaren jarrera, baina Eusko Jaurlaritzak, lizentzia horren operadore gisa jarduten du, eta uste dugu Ministerioaren baimena tokiko lizentziaren gainetik dagoela. Nire ustez, eztabaida hori da: lehentasuna udal -lizentziak edo ingurumen-baimenak duen. Denok dakigu gasa funtsezkoa izango dela datozen urteetako eraldaketa energetikoan”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak