Berriak Lehendakaritza
Eu

Boiseko Oinkari Basque Dancers eta Amuma Says No Euskadin bira

2011.eko uztailak 04

Boiseko Oinkari Basque Dancers dantza talde ezaguna Euskadin dabil egunotan, dantzari gazteei jaioterria erakutsi eta bertako dantzariekin harremanak egin ditzaten laguntzera etorrita.

50 urte bete berri dituen dantza taldea triki-pop musika jotzen duen "Amuma Says No" musika taldearekin batera etorri da, beraz, eskaintza bikoitza eta aukera paregabea diasporako euskaldunek egiten duten kulturaren berri izateko.

Hamar egunetan zehar honako toki hauetan izango dira ikusgai:

  • Uztailak 3 - Galdakaon, 21:00etan, Amuma Says No
  • Uztailak 4 - Mungian, 20:00etan, Oinkariak eta Andra Mari Dantza Taldea
  • Uztailak 5 - Iruñan, Oinkariak eta Amuma Says No
  • Uztailak 6 - Gernikan, Oinkariak
  • Uztailak 7 - Lesakako San Ferminetara bisita
  • Uztailak 8 - Gasteizen, 20:00etan, Plaza Berrian, Oinkariak eta Amuma
  • Uztailak 9 - Hendaian, 18:00etan, Oinkariak eta Amuma
  • Uztailak 10 - Añorgan, 19:00etatik aurrera, Oinkariak eta, gauez, Amuma

Urte osoz egon dira Boiseko dantzari gazteak guregana etorri ahal izateko dirua biltzen, eta hainbat emanaldi egin behar izan dituzte helburua bete ahal izateko. Eusko Jaurlaritzatik ere lagunduko zaie, Kanpo Harremanetako Sailetik, kanpoko euskaldunek egiten duten euskal kulturaren ordezkari puntakoenak gure artean izatearen garrantziaz jabetuta.

"Oinkari Basque Dancers" taldearen historia

Duela 50 urte, Euskal amerikar gazte talde ausart bati Euskal dantzak berreskuratzeko talde bat sortzea bururatu zitzaion. Taldea 1960an Euskal Herrira joan zen auren ametsa martxan jartzen hasteko asmotan. Ameriketako talde honek Donostiako dantzari talde bat ezagutu eta hainbat emanalditan lagundu zuen lagun bilakatu arte. Amerikarrek Donostiako taldea eredu hartu zuen, geroago sortuko zuen dantza talderako.Dantza talde berriak OINKARI izena hartu zuen, izen honek dantzari esan nahi duelarik.

Boiseko Oinkariak Ameriketara itzuli bezain laster, entseiatzen hasi ziren. Zuzendariak Albert Erquiaga eta Diana Urresti ziren eta musikariak Jim Jausoro eta Domingo Ansotegi. Euren lehenengo emanaldia 1960ko Gabonetako Artzainen dantzaldian izan zen. Azkenean, auren ametsa egia bihurtu zen. Handik aurrera, gogor aritu ziren lanean eta euskaldun komunitatearntzat zein Idahoko estatuarentzat harro egoteko arrazoia bilakatu ziren. Urtetan zehar, dantzariek hurrengo belaunaldiei irakatsi dizkiete Euskal dantzak . Honetaz gain, Euskal Herriko dantzari zein irakasleak Boisera etorri dira Oinkarien emanaldia aberasteko asmoz. Bestalde, Boiseko zenbait dantzari ere Euskal Herrira itzuli dira dantzak ikasteko.

Oinkariak profesionalak ez diren arren, euren Euskal Kulturarekiko begiruneak, hatzamarren kriskitinak, oinen mugimenduak, aintzinako musikak eta irrintziek talde zirraragarria bihurtzen dute. Euren gogo bizia Ipar Amerika osoan zehar zabaldu dute (Spokane, Seattle, New York, Montreal...). 1973an Oinkari taldeak mendebaldeko 6 estatu bisitatu zituen Washington DCrako bidaian zehar. Bertako folklore jaialdian parte hartu zutela. 1985ean Euskal Herrira itzuli ziren, dantza taldearen 25. urteguna ospatzeko. Bertako zazpi probintzietan dantza egin zuten. Bitartean, Ameriketako Euskal jaialdietan parte hartzen jarraitu zuten (Elko, Winnemmuca, Nevada, San Francisco, Bakersfield eta Chino besteak beste).

Iaz, Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean izan ziren Oinkariak, euskal folklorearen ordezkari paregabeak izan ziren, sekulako arrakasta izan baitzuten bertan. Gainera, Washington D.C.-n ere izan ziren Kennedy Center-en emanaldia eskainiz.

Gaur egungo dantza tadea, 1960an sortu zen taldearen dizidirarik handiena da. Urtetan zehar, igandetan hainbat gizon eta emakume elkartu dira Boiseko Euskal Etxean dantzan entsaiatzeko. Urteak pasata, errepertorioa handituz joan dira eta gaur egun zazpi lurraldeetako 40 dantza eskaintzen dituzte.

Dantza taldea laguntzen duten musikariak ditugu: Anne Marie Mansisidor, Jake Murgoitio, Dan Ansotegui eta Miren Aizpitarte eskusoinua, Dan Ansotegui pandereta, Miren Aizpitarte alboka, eta Dan Ansotegui eta Cathy Clarkson txistuarekin dantzari guztiak euskaldunen ondorengoak dira eta haietako batzuk euskeraz egiteko gai dira.

Amuma Says No

Kaixo! Amuma Says No taldea gaur egun Ameriketan egiten den euskal musikaren bihotza eta arima da. Talde honek berdin jotzen baititu trikitixa tradizionala eta euskal musikaren selekzio gaurkotu bat. Boisen sortu zen taldea energiaz beteriko  musika eskaintzen du, eta gai da plaza dantzan jartzeko, bai euskal eta bai amerikar abestien bildumari esker.

Taldearen fundatzaile guztiak, Jill Aldape, Dan Ansotegui, Sean Uranga Aucutt eta Spencer Basterrechea Martin, bigarren eta hirugarren belaunaldiko Amerikanuak dira.  Oinkari Basque Dancers dantza taldeko dantzariak izandakoak dira guztiak eta Boiseko musikari Jimmy Jausoro eta Domingo Ansoteguiren musika entzunez koxkortu ziren.  Gerora Rod Wray eta Micah Deffries musikariak hartzearen ondorioz, Amuma Says No taldeak hogeita bat garren mendeko rock, pop eta jazz ukituak ere eskaintzan ditu bere errepertorioan (berdin "Maite zaitut", "Aitormena" edo Led Zeppelinen abestiren bat).

Prestatu zaitezte dantzarako Amuma Says No taldearekin, rocka eta trikitixa maite badituzue.

"Amuma Says No"? Izenaren zergatia

Esaten dute taldearentzako izen bila zenbiltzala hainbat proposamen erabili zituztela esku artean, eta etxera eramaten zituztela, etxekoen iritzia jasotzeko. Horrela, behin taldeko kantari Jill Aldape etxetik bueltan etorri omen zen amumaren gustokorik ez zutela esanez, "Amuma Says No", eta izen horrekin gelditu ziren.

Boisetarrei laguntzen, guraso eta jarraitzaile multzo bat ere etorri da, tartean benetako "Amuma",  91 urteko Lydia Jausoro, lekeitiar jatorrikoa, ezetz esan zuen hura. Orain, gure herrietako plazetan dantzan ikusiko dugu, bere bilobak Boiseko euskaraz abesten duen bitartean.

Informazio gehiago:

 

 

Iruzkin bat
  • @thenorthend
    2011.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Euskadi Gov't story: RT @Irekia_News: Oinkari Basque Dancers & Amuma Says No from Boise tour Euskadi http://bit.ly/rakQ1P via @gernika

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko