Auzolandegiak 2021 programan parte hartzeko aurreinskripzio epea zabaldu da

2021-04-01

Vitoria-Gasteiz, 2021/04/01

Auzolandegiak 2021 programaren aurreinskripzio epea gaurtik eta apirilak 21era zabalik izango da. Programa 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago. Honek, uztailean eta abuztuan zehar, estatuko puntu diferenteetan bi asteko iraupena duten esperientziak eskaintzen ditu, Jatorri desberdineko pertsonen arteko harremana sustatzen duen ekimena da, bizikidetza eta parte-hartzea bezalako balioak sustatzen dituena. Aipatu beharra dago ere auzolandegia egiten den inguruari onura soziala ekartzen diola.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko entitate publiko zein pribatuek hiru lurralde historikoetan egingo diren sei auzolandegi antolatu dituzte aurten. Auzolandegien gaia askotarikoa da: ingurugiroarekin eta ondare arkeologikoaren berreskurapenari lotuta dauden proiektuak Maeztun, Sopuertan, Laudion eta Gaubean, eta hirugarren adinekoen dinamizazio Lekeition eta Bergaran.

Maiatzaren hasieran aukeratuko da zein auzolandegira joan nahi den, aurreinskribaturiko pertsonen izen-emate hurrenkera zehaztuko duen zozketa egin ondoren.

Izena emateko prozesuari eta helmuga, plaza, proiektu eta datei buruzko informazio guztia Gazteaukeraren webgunean dago eskuragarri:  https://www.gazteaukera.euskadi.eus/hasiera/.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak