Jose Antonio de la Rica Osasun Saileko Zuzendari Soziosanitario berria
Gobernu Kontseiluak Jose Antonio de La Rica izendatu du Euskadiko Zuzendari Soziosanitario, Osasun sailburuak eskatuta. Horrela, Gotzone Sagarduik zuzendutako sailaren egituraren baitan zuzendaritza hau gehitzen da, eta arlo horren alde egiten duen apustua argi geratzen da.
José Antonio de la Rica Medikuntzan lizentziatua da, eta Psikiatrian espezializatea du (1981). Bere ibilbide profesionalak 39 urteko esperientzia hartzen du psikiatrian, osasun mentalean, eta zerbitzu soziosanitarioaren koordinazioan.
Lan-ibilde horretan azpimarratu beharra dago, 1996tik 2007ra Bermeoko Ospitaleko zuzendari mediko eta kudeatzaile; Osakidetzako asistentzia psikiatrikoko eta osasun mentaleko buru (2007-2011); eta 2013rarte Uribe eskualdeko Bizkaiko osasun mentaleko sareko zerbitzu-buru izan zela.
Irakaskuntzaren esparruan, De la Rica Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean eta Andaluziako Osasun Publikoko Eskolan irakasle laguntzailea da osasun mentalarekin, kudeaketa sanitarioarekin eta koordinazio soziosanitarioarekin lotutako hainbat master eta ikastarotan.
Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartearen presidentea izan da 2005tik 2009rarte, eta, 2013tik gaur egunerarte lan egin du Osakidetzako asistentzia psikiatrikoko eta osasun mentaleko koordinatzaile gisa eta Euskadiko koordinatzaile soziosanitario gisa osasunaren esparruan.
Premia soziosanitarioak dituzten pertsonen estaldura egokia lortzeko estrategiaren barruan kokatzen da Osasun Sailean zuzendari berria sortzeko erabakia. Bereziki, helburu gisa zehaztutako kolektiboen artean. Horietako batzuk aipatzearren, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak, gaitasun ugari dituztenak, bazterketa-egoeran daudenak, babesgabetasun-egoeran daudenak, buru-nahaste larria duten pertsonak eta premia bereziak dituzten haurrak.
Euskadin, eremu soziosanitarioa eraikitzeko, arlo horretan eskumena duten erakunde guztien arteko koordinazio-eredu bat aukeratu da, kasuan kasuko politiken harmonizazioan oinarritua. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu eta Gizarte politiketako sistemaren eta hiru foru-aldundietako gizarte-zerbitzuetako sailen eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen arteko koordinazioa antolatzeaz arduratuko da Zuzendari soziosanitarioa.
Gasteiz, 2021ko martxoaren 30a