Berriak Osasuna

100.000 pertsonatik gora jaso dute txertoaren bigarren dosia Euskadin

2021-03-30

Txertaketa lehen hiru hilabeteetan, Euskadiko biztanleriaren 4,7% inmunizatua dago eta %12,1ek lehen dosi jaso du 

Osakidetzak txertaketa-gune kopurua handitzen jarraitzen du. 80 urtetik gorakoei telefonoz emango zaie hitzordua, eta 65 urtetik beherakoei SMSez eskatuko zaie webgunean hitzordua eskatzeko 

Athletic eta Realak jokatuko duten Kopa finala zentzuz ospatzeko eskatu die Osasun Sailburuak jarraitzaileei, “kopa hau etxean geratuko delako”

 

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak, Gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrean, adierazi du Osakidetzak argi utzi duela, beste behin, lanerako duen gaitasuna, joan den astean 90.000 dosi txertatuta. 100 mila pertsonatik gora, Euskadiko biztanleriaren ia %5, inmunizatuta daude, hau da,  Covid-19ren aurkako txertoaren bi dosiak jaso dituzte. Hori lortzeko egindako esfortzua goraipatu du Osasun sailburuak.  

80, 90 eta 100 urtetik gorakoei lehenengo eta bigarren dosia ematen jarraituko du Osakidetzak aste honetan; aldi berean, kolektibo profesionaletan falta diren 65 urterartekoei, eta, adin erizpidearekin, aurten 65 urte bete dutenei txertatuko zaie.

NOLA EMATEN DA HITZORDUA?

  • 80 urtetik gorakoei, telefonoz ari deitzen Osakidetza. Adinez nagusiak direnak hartu-emon hurbilagoa behar dute. Beraien etxeetatik gertu dauden osasun zentroetan edo bestelako guneetan txertatzen zaie. Lehen dosi jasotzen dutenean, bigarren dosiaren hitzordua ematen zaie. Etxetik irteteko gai ez direneei beraien etxeetan ematen die txertatoa Osakidetzak. Orainarte 9.948  pertsonek jaso dute txertoa etxean.
  • 65 urtetik beherakoakGazteagoak direnez eta gaur egungo teknologia erabiltzeko ohitura handiagoa dutenez, hitzordua emateko modu bikoitza erabiltzen du Osakidetzak. Smsez eskatuko zaie webgunean hitzordua eskatzeko, baina, edozein gorabehera gertatuta edo mezua bidaltzeko daturik ez balego, telefonoz deituko die Osakidetzak

Edozein kasutan, Osakidetza jarriko da pertsona bakoitzarekin hartu-emanetan, hitzordua emateko.

TXERTAKETA GUNEAK

Txertaketa gune kopurua handitzeko estrategia du Osakidetzak. Jasotako dosien arabera guneak ugaritu dira txertaketaren erritmoa handitu ahal izateko. Hasiera batean 25 izan ziren, geroxeago 117, gaur egun 150 baino gehiago.

Adinez nagusiei euren etxeetatik hurbil txertatzen ari zaie. 65 urtetik beherakoen kasuan, ostera, eskualde edo inguru berdineko populazioari gune zentralizatuetan ematen zaie hitzordua, txertaketa azkarra eta ziurra izan dadin. Adibidez, Ilunben Donostian, La Casilla kiroldegian Bilbon eta Lakua frontoian Gasteizen.

Txertaketa-guneei buruzko berriren bat dagoen bakoitzean informazio zehatza emango du Osasun sailak. (Ikusi txertaketa-guneen zerrenda).

 “KOPA ETXEAN GERATZEN DA”

Eusko Jaurlaritzak ekimen bat sustatu du, Athletic Club-ekin eta Realarekin elkarlanean, herritar guztiak kontzientziatzeko, batez ere zaleak, datorren larunbateko partida bihotzarekin bizi dadin, baina buruarekin joka dadin, "Kopa hau etxean geratzen baita". Leloak esanahi bikoitza du eta biztanleriak pilaketak saihestea du helburu.

Esteka bideora

Datu epidemiologikoak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak