Bingen Zupiria "Izaro-Nestor Basterretxea" erakusketaren inaugurazioan izan da
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak "Izaro-Nestor Basterretxea" erakusketaren inaugurazioan parte hartu du gaur, Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena dela eta. Eusko Legebiltzarrak eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean antolatu dute erakusketa, eta Basterretxearen Izaro eskulturaren intrahistoria jorratzen du, 1983tik Legebiltzarreko Bilkura Aretoaren burugainean dagoena.
Inaugurazioan Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Peio Agirre komisarioak eta Mónica Basterretxea eskultorearen alabak parte hartu dute.