Berriak
Eu

EcoEuskadi 2020, Euskadiko Garapen Jasangarriko lehenengo estrategia onartu da

2011.eko uztailak 05

Dokumentuak gizarte eta enpresa eragile eta instituzio eta herritarren parte-hartzea eta ekarpenak jaso ditu eta etorkizunean euskal administrazioaren ildo politikoa finkatuko du

EcoEuskadi2020k ekintza publikoa artikulatu nahi du ekonomikoki lehiakorra, berritzailea eta ekoefizientea den herrialde-proiektu baterantz, betiere sozialki kohesionatua eta erantzukidea izango dena, eta bere natura-ondarearen zati diren ondasun eta baliabideen kalitatearekin konprometituta.

EcoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategia onartu du gaur bere bileran Eusko Jaurlaritzak, hau da, Jaurlaritzaren eta gainerako administrazioen sektore-politiken integrazio-plataforma bat herritarrekin batera herrialde-proiektu jakin bat diseinatzeko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duen herrialde-proiektu bat, hain zuzen ere.

2015ean ebaluatuko den Ecoeuskadi estrategiak 2020rako ikuspegian txertaturiko helburu jakin batzuk biltzen ditu: 20-64 urteko herritarren enplegu-mailak % 75eraino egin behar du gora (gaur egun % 68 da); BPGarekiko % 3ra iritsiko den ikerketa, garapen eta berrikuntzako inbertsio bat lortu behar da (gaur egun % 2 da); berotegi-efektuko gas-emisioak % 20 gutxitu behar dira 2005. urtearekin alderatuta; eskola uztea % 10etik beherako balioetara jaitsi behar da (gaur egun % 12,6 da) eta pobrezia-atalaseen azpitik bizi diren pertsonen kopurua % 15etik behera jaitsi behar da (gaur egun % 19 da).

Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, EcoEuskadi 2020ko ardatzak azaldu ditu gaur Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan, Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearekin batera.

Askatasun Erlijiosoa legearen aurreproiektua

Eusko Jaurlaritzak Askatasun Erlijiosoa legearen aurreproiektuaren zirriborroa amaitzen doa.  Uztaila amaitu baino lehen, dokumentua prest egongo da eta datorren urteko lehen hiruhilekoan Eusko Legebiltzarrera eraman ahal izango da. Legearen aurreproiektuak, udalek jasotzen dituzten arazoei erantzuna eman nahi zaie.

Espetxeetako transferentzia

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "beti" dagoela espetxeen transferentzia ematearen aldeko "pankartari" helduta. Idoia Mendiak, transferentzia hori buruan duela azpimarratu du eta gai honetako arduradunekin  hitzegiten duenero gogorarazten diela.

Nahiz eta Espainiako Gobernuak espetxeen eskumena aldatzeko asmorik ez izan, Eusko Jaurlaritza EAEko espetxeetako  zuzendariekin lanean ari dela azaldu du Mendiak presoak birgizarteratzeko modurik onena topatzeko.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.07.05)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-07-05n hartutako erabakiak

3 iruzkin
  • 2011.eko uztailak 08

    Aprobada la nueva Estrategia de Desarrollo Sostenible, EcoEuskadi 2020

  • @OrtzadarSL
    2011.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la nueva Estrategia de Desarrollo Sostenible, EcoEuskadi 2020 http://fb.me/tjYHz5jA

  • @Woadolte
    2011.eko uztailak 05

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la nueva Estrategia de Desarrollo Sostenible, EcoEuskadi 2020 http://t.co/PH8VvER

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Idoia Mendia Cueva
    Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (IX legealdia)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)