Berriak Segurtasuna

Alderdi politikoen funtzionamendu arrunterako 2021erako dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2021-3-30)

2021-03-30

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 4.536.000 euroko kontu-saila izendatu da 2021erako

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei emango zaien dirulaguntzaren banaketa. Dirulaguntzaren helburua 2021eko funtzionamendu arrunterako gastuei erantzutea da. 

Banaketa kalkulatzen da Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetako emaitzak, hau da, botoak eta eserlekuak, Euskadiko Hauteskunde Batzordeak EHAAn argitaratuak, kontuan hartuta.  

  

ALDERDI POLITIKOA

BOTOAK GUZTIRA EAE (*)

ESERLEKUAK

EAJ-PNV

349.960

31

EH Bildu

249.580

21

PSE-EE (PSOE)

122.248

10

Elkarrekin Podemos-IU

72.113

6

PP+Cs

60.650

6

VOX

17.569

1

GUZTIRA

872.120

75

(*) Dirulaguntza-eskubidea ematen duten botoak guztira Euskal Autonomia Erkidegoan.

 

 

ALDERDI POLITIKOA

DIRULAGUNTZA GUZTIRA

EAJ-PNV

1.838.415,76 €

EH Bildu

1.288.756,87 €

PSE-EE (PSOE)

625.484,27 €

Elkarrekin Podemos-IU

371.005,54 €

PP+Cs

331.258,58 €

VOX

81.078,98 €

GUZTIRA

4.536.000,00 €

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko