Berriak Segurtasuna

Segurtasun Sailaren 2021erako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu da (Gobernu Bilera 2021-3-30)

2021-03-30
  • Dokumentuan elkarteek, erakundeek eta organismoek Segurtasun Sailetik jasoko dituzten dirulaguntza guztiak jaso dira
  • Horien artean, nabarmentzekoak dira jokoarekiko adikzioei aurrea hartzeko eta herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman parte hartzea sustatzeko programak 

Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. Testua webgunean argitaratuko da jendeak kontsultatu ahal izateko, eta argi eta garbi azalduko dira aurten elkarteek, erakundeek eta organismoek jasoko dituzten dirulaguntza guztiak. Planak sei ardatz estrategiko ditu: 

  1. Alderdi politikoen finantzaketa publikoa, Eusko Legebiltzarrerako egindako azken hauteskundeetan herritarrek emandako ordezkaritzaren arabera:
    • 4,5 milioi euro EAJ-PNV, EH-BILDU, ELKARREKIN-PODEMOS-IU, PSE-PSOE, PP+Cs eta VOX alderdientzat. 
  1. Herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman borondatez parte hartzea sustatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da euskal sare horretan sartzea larrialdi-egoeretan pertsonei laguntza ematen edo ondasunak hornitzen lankidetzan aritzen diren erakunde guztiak:
    • Gurutze Gorria, 453.600€
    • DYA, 137.000€
    • Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, 36.000€
    • Euskal Espeleologoen Elkargoa, 15.000€
    • Mendiko Euskal Federazioa, 25.000€ 
  1. Informazio ozeano-meteorologikoa lortzeko ikerketa, itsasertzeko itsas inguruneko plataformen bidez. Laguntza-lerro honi esker, Eusko Jaurlaritzak portuetan kokatuta dauden plataformetako, ur sakonetako buietako eta kostaldeko radar-sareko eta bideometria-sistemako informazioa biltzen du. Horren bidez, itsasoaren eta itsasertzaren portaerari buruzko aurreikuspenak, arriskuei buruzko iragarpenak, eta abar egin ditzake.
    • AZTI Fundazioa, 195.000€ 
  1. Meteorologia-zaleekin lankidetza, Euskalmeti arazo meteorologikoen eta larrialdi-egoeren berri eman diezaioten. Dirulaguntza honi esker, Eusko Jaurlaritzak sentsoreetatik edo meteorologia-estazioetatik antzemateko zailak diren egoerei buruzko kalitatezko informazio kontrastatua izan dezake: denbora errealeko bideoak, atmosferaren berezitasunak, etab.
    • EuskalEguraldia, 3.000€ 
  1. Mugikortasun segurua sustatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da ikasleak trafiko-istripuen prebentzioaren arloan sentsibilizatzeko kanpainak egitea ikastetxeetan bertan.
    • AESLEME, Mugikortasun segururako hezkuntzaren arloko elkartea, 30.000€ 
  1. Joko-adikzioen ondorio diren arriskuen prebentzioa. Eusko Jaurlaritzak ludopatiari aurrea hartzeko, jokoarekin lotutako arriskuak murrizteko eta prebentzio-proiektuak lantzeko lanean ari diren erakundeen laguntza du.
    • Ludopatiari buruzko informazio- eta prebentzio-jarduerak garatzeko irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuak, 200.000€
    • UPV/EHU, Jokoaren Euskal Behatokiaren ikerketa-programa finantzatzeko, 100.000€ 
  1. Ertzaintzako langileek polizien eta suhiltzaileen jokoetan parte har dezaten sustatzea eta bultzatzea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da kirol-esperientziak partekatzea, poliziako eta larrialdietako kidegoen arteko laguntasuna sustatzea eta, batez ere, forma fisiko onari eustea Ertzaintza barruan.
    • Kirol-lehiaketetan parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak, 20.000€

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko