Sekula baino emakume gehiagok jaso zuten 2020an indarkeriaren biktima diren emakumeei independizatzen laguntzeko laguntza, 236
- 2019an baino 42 emakume gehiagok jaso zuten laguntza, eta 2008an baino 218 gehiagok; 2008an jarri zen abian laguntza, lehen aldiz
- Berdintasun Sailak beste 1,3 milioi euro bideratu ditu, 2021ean, baina partida handitu egin daiteke; beraz, eskari guztiari erantzungo zaio
- Aurtengo urterako, emakumeek jasotzen dituzten kopuruak handitu egin dira, eta 2.712 eurotik 10.847 eurora bitartekoak dira
Vitoria-Gasteiz, 2021/03/31
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza, iaz, 236 emakumek jaso zuten. 2019an baino 42 gehiagok jaso zuten laguntza; 2008an laguntza hau abian jarri zenetik erregistratu den kopuru handiena da. Ordainketa ekonomiko horren helburua da emakume horiei haien erasotzailearengandik independizatzen eta harengandik independente direla beste bizitza berri bati ekiten laguntzea. Lurraldeen arabera honela banatu zen laguntza: 121 emakume Bizkaian, 67 Gipuzkoan eta 48 Araban; guztira, 236.
2020an, pandemiaren testuinguruak ere eragina izan zuen bizi zuten egoera utzi nahi izan zuten emakumen biktimengan. Gainera, ezin izan ziren pertsonalki aurkeztu zenbait dokumentu; beraz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak malgutu egin zuen laguntza ekonomiko horietara jotzeko aukera eta, horretarako, eskabideak posta elektronikoz bidaltzeko aukera gaitu zuen. Hori guztia gorabehera, emakumeen 320 eskabide egon ziren, eta, horiez gainera, iaz ebatzi ziren 2019ko beste 70 eskabide. 390 eskabide horietatik 236 onartu ziren; 12ren kasuan atzera egin zen; 78ri uko egin zitzaien, eta 64 aurtengo urterako ebazteko geratu ziren.
Kopuru horiek sekula izan diren handienak dira. 2019an, 194 laguntza banatu ziren, guztira; beraz, 42 kasu gehiago egon dira. Historikoari begiratzen badiogu, ‘ordainketa bakar’ hori 2008an ezarri zen lehen aldiz, eta, urte hartan, 18 emakume onuradun izan ziren. 12 urte horietan, hazkundea esponentziala izan da. 2011n, lehen aldiz izan ziren ehun emakume baino gehiago, eta urtero eta harrezkero ez da kopuru hori baino txikiagorik egon.
Laguntza hori behar duten eta eskakizunak betetzen dituzten emakume guztiek jaso ahalko dute; izan ere, horretara bideratzen den partida handitu egin daiteke, eta horrek esan nahi du, agortuz gero, areagotu ahalko dela.
2020an, aurreko urteetan onartutako aurrekontua labur gera zitekeela kalkulatu zen eta, beraz, 1,3 milioi eurora arte handitu zen. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak, guztira, 1.299.509 euro bideratu zituen, iaz, laguntza horiek ordaintzera, ia guztia. Aurtengo urterako, Berdintasun Sailak 1,3 milioi euroko beste partida bat du prest, atzo onartua izan dena Gobernu Kontseiluan.
Gorakada zenbatekoetan
Laguntza honen azken helburua da aldi baterako diru-sarrerarik eza edo horien gabezia arintzea, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik indarkeria jasaten duen emakumeari bizirik irauteko eta erasotzailearengandik independizatu ahal izateko eta berarengandik independentea den bizitza berria hasteko gutxieneko baliabide batzuk errazteko.
- urte honetarako, areagotu egin da kasuistika bakoitzari eman beharreko diru-kopurua. Laguntza zuzenak 2.712 euroren –desgaitasunik eta ondorengorik ez duten emakumeek jasotzen dute– eta 10.847 euroren bitartekoak –% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten emakumeek edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoa edo adingabea kargura duten emakumeek jasotzen dute– dira.
GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKO LAGUNTZAK |
2021EKO ZENBATEKOAK |
||
|
Kargura inor ez |
Familiarteko edo adingabe 1 kargura |
Familiarteko edo adingabe 2 edo gehiago kargura |
|
|
||
Desgaitasunik gabeko emakumea |
2.712 € |
5.424 € |
8.135 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duen emakumea |
- |
8.135 € |
10.847 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea |
5.424 € |
8.135 € |
10.847 € |
% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
- |
10.847 € |
10.847 € |
% 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen emakumea edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen familiartekoren edo adingaberen bat kargura duena |
- |
10.847 € |
10.847 € |
Laguntza honen helburua da, zenbateko ekonomiko handia eta ordainketa bakarrekoa izanik, emakumeak bizi duen tratu txarraren egoera horretatik errazago irteteko aukera bideragarri egitea. Laguntza horren bidez, zorrei egin ahalko die aurre (gehienetan bikotekideak sortuak), beharrezkoa bada etxebizitza aldatu ahalko du, alokairu baterako fidantza eman, etab.
‘Ordainketa bakarreko’ laguntza hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei baino ez dago bideratuta; genero-indarkeria, Lege Organikoak ezartzen duen bezala, gizon batek bikotekide duen edo izan duen emakume baten aurka gauzatzen duen indarkeria da.
Biktimek laguntza ekonomiko hori zuzenean eska dezakete, profesionalen bitartekaritzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren web-orrian inprimakia betez, edo Zuzenean Zerbitzuan eska dezakete. Halaber, Biktimei Arreta emateko Zerbitzuen gizarte-langilearen bidez eska dezakete eta arreta ematen dion hirugarren sektoreko, abokatutzako, gizarte-hezkuntzako eta abarretako profesionalen baten bidez.
Laguntzarako telefonoa
Bestalde, gogorarazi behar da Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeentzako Telefono Arreta Zerbitzuak (900.840.111) jarraitzen duela behar duten emakumeen esku, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. 51 hizkuntzatan ematen du arreta –berehalakoa, anonimoa eta fakturan inolako zantzurik utzi gabe–, eta entzuteko desgaitasuna duten pertsonei ere arreta emateko prestatuta dago.
Era berean, indarkeriaren biktima diren emakumeek 112 telefonoa erabil dezakete larrialdi-kasuan.