Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak lan-esplotazioa helburu zuen nikaraguar jatorriko pertsonen trafikoan ari zen talde kriminal bat desegin du

2021-03-28
  • Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusiak hiru pertsona atxilotu zituen eta etxebizitza batean sartu eta miaketa egin zuen Nikaraguatik iritsitako pertsonekin legez kontra trafikatzen zuen talde kriminal baten aurkako “Bueltaka” izeneko operatiboaren esparruan
  • Taldea Bizkaiko Arratia eskualdean eta Nikaraguako Somoto hirian errotuta zegoen, eta etorkizun hobearen bila zebiltzan emakumeak erakartzen zituen. Emakumeei bidaia kudeatzen zien eta 10.000 euro inguruko zorra inposatzen zien

Atxilotu dituzten hiru pertsonei –Nikaraguako bi emakumeri eta Boliviako gizon bati– talde kriminal baten barruan pertsonen legez kontrako trafikoa, legez kontrako immigrazioan laguntzea eta lan-esplotazioa helburu duen giza salerosketa leporatu dizkiete. Azaroan hasi zen ikerketa Ertzaintzako Pertsonen aurkako Delituen Atal Nagusiko agente adituek egin dute, Durangoko hirugarren Instrukzio Epaitegiak zuzenduta.

Taldeak Nikaraguan erakartzen zituen emakumeak familiarteko kontaktuen bidez, eta bidaia antolatzen zien eta Espainian modu irregularrean egotea ahalbidetzen zien, eta kasu batzuetan etxe-zerbitzuko lanetan barruko neskame moduan ere esplotatzen zituen. Bidaia egiteko, taldeak hegazkineko txartelak, hainbat ordainketa egiteko, hala nola tasak edo bideko beste gastu batzuk ordaintzeko, 1.000 dolar inguru, gonbidapen-agiriak eta Espainiako lurraldean sartzeko beharrezko gainerako dokumentazioa hornitzen zizkien biktimei.

Biktimak 20 urtetik 40 urtera bitartekoak, kontratu bat sinatzera behartzen zituzten, eta abal moduan jatorriko herrialdeko familiaren jabetzak jartzen zituzten. Horrez gainera, 10.000 euro inguruko zorra, taldeak Bizkaira iristean jakinarazten ziena, egiten zuten taldearekin. Zor hori, kasu honetan, taldeak berak lortutako etxe-zerbitzuko lanetan kobratutako diruarekin ordaindu behar zuten. Kasurik gehienetan barruko neskame moduan lan egin behar izaten zuten, era horretara isolatuta egotea eta gizarte-harremanak saihestea lortzen baitzuten, eta, aldi berean, biktimen zaurgarritasun-egoera areagotzea.

Ikerketan zehar jakin da hamar bat migratzaile irregular sartu dituela Espainian talde honek, eta lan-esplotazioa helburu duen giza salerosketaren kasu bat ere badago tartean.  Horrez gainera, etxebizitzan aurkitu duen dokumentaziori esker, Ertzaintzak espero du egiaztatu ahal izatea 2017tik martxan zegoen talde honek hogei bat emakume sartu dituela Estatuan.

Giza salerosketan aritzen diren latinoamerikar jatorriko taldeak ongi egituratuta egoten dira, eginkizunak banatuta izaten dituzte eta Europan euren egoera pertsonala hobetzeko aukera ikusten duten biktimen zaurgarritasunaz eta premia-egoeraz baliatzen dira.

5 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-28

    Penagarria da probetxo ateratzea behar izanaz

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-28

    Y lo triste es que habrá más casos incluso en otros sectores

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2021-03-28

    Comentario de Twitter:
    🚔 “Bueltaka” Operatiboa: Ertzaintzak lan-esplotazioa helburu zuen talde
    kriminal bat desegin du
    https://t.co/KXJcvvPGFZ

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2021-03-28

    Comentario de Twitter:
    👮‍♀️👮‍♂️ Operativo “Bueltaka”: la Ertzaintza desarticula una organización criminal
    dedicada al tráfico de personas.
    https://t.co/b1w3Le1tTr

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2021-03-28

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 🚔 “Bueltaka” Operatiboa: Ertzaintzak lan-esplotazioa helburu zuen talde
    kriminal bat desegin du
    https://t.co/KXJcvvPGFZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan