Sonia Diaz de Corcuera, Trafikoko Zuzendariari elkarrizketa Radio Vitorian
Sonia Díaz de Corcuerari, Trafikoko zuzendariari, elkarrizketa egin diote gaur Radio Vitoria irratiko Dejate Llevar saioan, eta, beste hainbat gairen artean, datorren asteko opor-egunetako mugikortasunari buruz hitz egin du.
Zuzendariak gaur goizean esan duenez, ez da Aste Santuko irteera-operaziorik izango egungo osasun-egoera eta Eusko Jaurlaritzak mugikortasunean ezarritako murrizketa berriak direla-eta. Oraingoz joan-etorriak baimenduta daude, eta kolektiborik zaurgarrienekin, hau da, txirrindulariekin eta motor-gidariekin, arreta berezia izateko eskatu du.