Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak agente guztiei jarriko die AstraZenecaren txertoa

2021-03-25
  • Gaur goizerako programatu dira lehenengo hitzorduak 55 urtetik gorako agenteekin

Eusko Jaurlaritzak gaur, osteguna, goizean informazio-bilera batera deitu ditu Ertzaintzako lan arriskuen prebentziorako ordezkariak, txertaketa-prozesuan gaur hasiko den etapa berria azaltzeko. Hemendik aurrera, agente guztiei jarriko zaie AstraZenecaren txertoa, Osasun Sailaren eta Segurtasun Sailaren artean adostutako eta koordinatutako lehentasun-ordenari jarraituz.

Gaurko eman zaizkie txertoa jartzeko lehenengo hitzorduak 55 urtetik gorako agenteei, eta horrela jarraituko da txertoa 7.351 agenteei jarri arte. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jarraituko du une hauetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian Ertzaintzako edo Euskadiko Udaltzaingoko agente izateko prestakuntza jasotzen ari diren ikasle guztiei ere txertoa jartzen. Beste 700 pertsona dira.

Gaur arte 4.273 agenteri eta 374 ikasleri jarri zaie txertoa, hau da, txertatzeko adina 65 urtera arte luzatzeko erabakia hartu arte txertoa jarri behar zitzaion kolektibo osoari.

TXERTOA JARTZEKO HIRU ZENTRO

Eusko Jaurlaritzak txertoa jartzeko hiru zentro prestatu ditu Erandioko eta Oiartzungo egoitzetan eta Arkauteko Akademian.

7 iruzkin
  • @AlexAndrsGmez1
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 💉🩹 Hasi da 55 urtetik gorakoentzako txertaketa AstraZenecarekin. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/zhasK7qhMS https://t.…

  • @jerkoreka
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 💉🩹 Hasi da 55 urtetik gorakoentzako txertaketa AstraZenecarekin. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/zhasK7qhMS https://t.…

  • @jerkoreka
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 💉🩹 Comienza la vacunación a mayores de 55 años con AstraZeneca. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/wcadFIduAs https://t.co

  • @AnderPrados1
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    RT @ertzaintzaEJGV: 💉🩹 Comienza la vacunación a mayores de 55 años con AstraZeneca. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/wcadFIduAs https://t.co

  • @ertzaintzaEJGV
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    💉🩹 Comienza la vacunación a mayores de 55 años con AstraZeneca. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/wcadFIduAs https://t.co/YfBlSIPPhw

  • @ertzaintzaEJGV
    2021-03-26

    Comentario de Twitter:
    💉🩹 Hasi da 55 urtetik gorakoentzako txertaketa AstraZenecarekin. @udaltzaingoak

    👉 https://t.co/zhasK7qhMS https://t.co/iu3Nxzddrl

  • 2021-03-25

    Tengo 65 años y 9 meses. Qué vacuna me corresponde?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan