Berriak Segurtasuna
qrcode

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordeak (SPEIS) zerbitzuak arautuko dituen lege-proiektua lantzen jarraitzen du

2021-03-24
  • Gaur egun suteak itzaltzeko eta salbamenduko 25 parke daude Euskadi osoari zerbitzua emateko

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordeak (SPEIS) bilera telematikoa egin du gaur Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anitua buru direla, batzordea osatzen duten erakunde eta organismoei gauzatzen ari diren ekintzak eta aurreikusitako lan-egutegia azaltzeko, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko lege-proiektua Gobernu Kontseiluan onartu eta Eusko Legebiltzarrera eraman aurretik, XII. Legegintzaldiko konpromisoetako bat betetzeko.

Alde horretatik, Batzordeak lanean jarraitzen du Gobernu Kontseiluak lege-proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik egin behar diren lanen eta txostenen erreferentzia izango den zirriborroa prestatzeko.  Une hauetan, eta datorren apirilaren 12ra arte, lege-proiektua jendaurrean jartzeko fasean dago, euskal herritarrek egin ditzaketen ekarpenak jaso zain.

Lege-proiektuak suhiltzaile-zerbitzuak arautuko ditu, eta helburua da jarduera arautzea eta Euskadin zerbitzua koordinatuta emango dela bermatzea.

Batzordean parte hartzen dute hiru foru-aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako udalek, Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, Eudel – Euskadiko Udalen Elkarteak eta Euskadiko Suhiltzaileen Zerbitzuak Bultzatzeko – AES elkarteak.

Gaur egun hiru hiriburuek eta hiru foru-aldundiek dituzte suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak, eta Euskal Autonomia Erkidego osoari ematen diote zerbitzua 25 parkek osatzen duten sarearen bidez.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-25

    Iraungitako instalazio-buletinak aldatzera behartzea, araudi berriaren arabera, eta dena konpainia hornitzailearen esku ez uztea.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-25

    Obligar a cambiar boletines de instalación vencidos antigüedad instalación según nueva normativa y no dejarlo todo en manos compañía suministradora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)