Euskadin egingo da Food 4 Future, elikagaien industria jasangarri, osasungarri eta segurua sustatzeko ezagutza, zientzia eta enpresa esperientziaren gaineko ekitaldia

2021-03-24

Ekainaren 15etik 17ra, Bilbon, Food 4 Future - ExpoFoodTech egingo da eta elikagaien eta edarien produktuen garapenari lotuta datozen urteetan sektorea aldatuko duten enpresak esperientzia berritzaileenak, azken aurrerapen zientifikoak eta joerak aurkeztuko dira bertan.

Food 4 Future Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntza instituzionalarekin garatuko da, bai eta elikagaien eta edarien elkarte eta enpresa nagusien eta EIT Foodeko ekintzaile berritzaileen ehunaren laguntzarekin ere.

Gaur Food 4 Future - ExpoFoodTech 2021 ekitaldia aurkeztu da Madrilen. Ekitaldia ekainaren 15etik 17ra egingo da, Bilbao Exhibition Centren (BEC), eta elikagaien eta edarien sektoreko profesionalak elkartuko dira bertan. Foroak hiru egun iraungo du, eta bertaratzen direnek ezagutu ahal izango dute nola bultzatu eta goitik behera aldatu dezakeen teknologiak elikagaien eta edarien garapeneko berrikuntza. Gainera, 200 enpresa erakusketarik baino gehiagok sektorearen eraldaketa bultzatuko duten berrikuntzak eta joerak aurkeztuko dituzte, 5.000 profesional baino gehiagoren aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek Food 4 Futureren aurkezpenean parte hartu du, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusi Javier Garcinuñoarekin, Aztiko zuzendari nagusi Rogelio Pozorekin eta FIABeko eta ICEXeko ordezkariekin batera.

Oroz sailburuordeak adierazi duenez, Food 4 Futurerentzat "Euskadi lurralde aurreratua da Foodtechen, elikadura ekosistema egituratua du eta sektorearen erronka estrategikoetarako irtenbide berritzaileak garatzen ditu, horren bidez nazioarteko eragileekin lankidetza eta jada existitzen diren gaitasunak sustatuta, elikagaien sektorea eraldatzeko eta sektore jasangarri, seguru, osasungarri eta berezi bihurtzeko”.

Food 4 Future World Summit Europako sektorearen kongresurik handienaren itxura hartzen ari da, izan ere, 56 saio baino gehiago edukiko ditu eta 280tik gora adituk hartuko dute parte sei foro bertikaletan.

Prentsa oharra ikusi

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Garcinuño, director general en Bilbao Ekintza y Rogelio Pozo, director general de Azti