Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-03-24

Atzo, 11.810 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 510 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 99 Araban, 256 Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 81 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, martxoaren 15etik 21ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 18 hildako egon direla.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/24_marzo_2021_Boletin.pdf

 

Asteko buletina (martxoaren 15tik – 21ra):

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/24_marzo_2021_Boletin-semanal.pdf

 

Gasteizen, 2021eko martxoaren 24a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko