Berriak Hezkuntza

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa: Lehen proba ekainaren 19 eta 20an izango da

2021-03-23
  • Hezkuntza sailak 1.148 plaza eskaintzen ditu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan

Hezkuntzako 2020ko Lan Eskaintza Publikoaren lehen proba ekainaren 19an eta 20an burutuko da, Barakaldoko BECen. Horrela jakinarazi die Hezkuntza Saileko arduradunek hezkuntza arloan ordezkaritza duten sindikatuei, gaur arratsaldez izan duten bileran. Erabakiaren berri, halaber, Lan Eskaintza Publikorako izena emanda dauden izangaiei ere ematen ari zaie, SMS mezu bidez.

Orotara 4.140 pertsonak dute hautaketa prozesu honetan parte hartzeko eskubidea, horretarako eskatzen zaien programazio didaktikoa aurkeztu ondoren.

Oposizio faseko lehen proba 2020ko ekainerako zegoen aurreikusia hasiera batean, baina Covid-19k eragindako pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar izan zen. Hainbat aukera aztertu ondoren, Hezkuntza Sailak joan zen azaroan jakinarazi zuen –artean data noiz zehaztuko zain- Lan Eskaintza Publikoa ez zela ekaina baino lehen burutuko, eta behin betiko data gutxienik bi hilabeteko aurrerapenez ezagutaraziko zitzaiela izena emandako hautagaiei.

Lan Eskaintza Publiko honek eragin zuzena izango du bai hezkuntza sistemaren kalitatean, bai irakasleen lan-egonkortasunean.

Ahozko proba

Ekaineko proba teorikoa gainditzen duten izangaiek ahozko azterketara pasatuko dira. Ahozko proba hau 2021eko irailaren 6tik aurrera burutuko da. Honetarako leku zein orduak zuzenean jakinaraziko dizkie epaimahaiek izangaiei.  

Iruzkin bat
  • @AieeEhie
    2021-03-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #EPE #EnpleguPublikoarenEskaintza #Hezkuntza
    ‼️Lehen proba ekainaren 1⃣9⃣ eta 2⃣0⃣an izango da
    https://t.co/ZX1GATMZMd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak