Berriak Osasuna

Euskadik bihar ekingo dio AstraZenecarekin txertatzeari

2021-03-23

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Euskadik bihar ekingo diola AstraZenecarekin txertatzeari, eta datorren astean hasiko dela 65 urtetik beherako herritarrekin, adinaren irizpideari jarraituz. Hala, bihar Osakidetzak hitzordua hasiko du AstraZenecarekin, aurreko astean txertoa jartzeko asmoa zuten kolektiboekin. Bestalde, hezkuntza-sektoreko profesionalek mezu bat jasoko dute gaurtik aurrera, Osakidetzaren webgunean hitzordua eskatzeko. Sailburuak lasaitasunerako deia egin du, AstraZeneca txerto "eraginkorra eta segurua" delako, eta txertoa jartzea "elkartasun" ekintza dela azpimarratu du.

Nori emango dizkiogu dosi horiek?

Alde batetik, joan den astean zitatuta zeuden pertsonei eta Astrazenarekiko txertaketa geldiarazteagatik txertoa jarri ezin izan zitzaienei emango zaie, unibertsitatez kanpoko hezkuntza-esparruko profesionalak. Eguerdian, Osakidetza mezuak bidaltzen hasiko da, webgunearen bidez hitzordua eskatzeko.

Eta aurreko astean txertoa aldi baterako eteteagatik deitu gabe geratu ziren kolektiboak ere aztertuko dira:

  • Aireportuetako suteak itzaltzeko langileak
  • Bilboko eta Pasaiako portuetako profesionalak
  • Bidaiarien garraio publikoko profesionalak
  • Arrantzaleak

Zitazioa beste bide batzuetatik egingo da.

Bestalde, dagoeneko lanean ari dira AstraZenecaren txertoa 55 urtera arte jarri zen taldeetan (Ertzaintza, udaltzaingoak, beste segurtasun-kidego batzuk, suhiltzaileak eta beste lanbide sanitario eta soziosanitario batzuk) zitazioa 65 urtera zabaltzeko. Kolektibo horietako batzuei txertoa jartzeko, prebentzio-zerbitzuen, mutualitateen eta foru-aldundien laguntza izango da.

Zer aurreikuspen dugu hori gauzatzeko?

Aurreikuspenen arabera, aste honetan bertan jarri ahal izango zaie txertoa txertatzeke geratu ziren kolektiboei (hezkuntza-eremua, garraioa, portuak, aireportuetako suhiltzaileak eta arrantzaleak), eta datorren astean, 65 urte edo gutxiagoko biztanleria orokorraren txertaketa eta 65 urtera arte luzatu behar ditugun kolektiboei, hau da, Ertzaintzari, udaltzaingoei, suhiltzaileei eta beste kolektibo soziosanitario batzuei, dosiak ematea uztartuko dira.

Hori guztia dosiak eskuragarri egotearen mende egongo da.

Datu epidemiologikoak

Bestalde, Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuak eman ditu jakitera; eta adierazi du, emaitzen arabera, ibar-hondo bat igaro ondoren, intzidentzia handitzen hasi dela. Ildo horretan, datozen egunetan intzidentzia metatuen tasetan hazkunde ertainak izaten jarraituko dutela esan du. "100.000 biztanleko 60 kasuren helburutik urruntzen ari gara. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da prebentzio-neurri guztiak aplikatzen eta betetzen jarraitzea", azaldu du.

7 iruzkin
  • 2021-05-17

    Parece que los conductores de vehiculos con conductor (VTC) no estamos considerados como “profesionales del transporte publico, ya que a dia de hoy, 16 de mayo de 2021, nadie se ha puesto en contacto con nosotros para la vacunación, habiendo sido vacunados los demas sectores del transporte de servicio publico.
    Esperemos que no ocurra nada ahora que empiezan a venir nuestros clientes extranjeros...

  • 2021-05-17

    Segun este articulo, en marzo se iba a vacunar a los “profesionales del transporte publico de viajeros”, habiendo sido vacunados los taxistas, conductores de autobuses, etc.
    Parece que los conductores de vehiculos de alquiler con conductor (VTC) no estamos considerados como transporte publico, ya que ha dia de hoy, 16 de mayo, no se nos ha citado.
    Esperemos que no pase nada ahora que empiezan a llegar los clientes extranjeros.

  • 2021-04-16

    El informe del 14/4 sigue sin aparecer cuantos de 60 a 65 han vacunado y por supuesto cual es el objetivo a vacunar por edad.
    Le he enviado a la consejera de salud un borrador de lo que deberia ser un verdadero plan de vacunación para ir evaluando el cumplimiento seriamente y no he recibido respuesta.

  • Osasuna
    2021-04-08

    Estimado Claudio:

    Agradecemos su aportación.

    Efectivamente, los asteriscos en este momento no marcaban nada.
    Los datos de la tabla están actualizados. Lo que no lo estaba es la fecha, por lo que se corrige.

    Atentamente.

  • 2021-04-08

    Se ha planteado, como en la comunidad de Asturias, cambiar la vacuna de Astra-Zeneca por una de las otras a aquellas personas que hayan sufrido previamente un proceso trombótico?.
    Aunque no exista una evidencia sólida parece una actitud razonable.

  • 2021-04-07

    Hoy se publicó el boletín de esta semana.
    Plagado de errores e incoherencias.
    Dos astericos marcados en las vacunas de Astra séneca sin comentario.
    Cuadro de vacunación por grupo de riesgo actualizado al 31/3.
    Tabla con reserva de vacunas para segunda dosis cuando anunciaron con buen criterío que no se reservarán.
    Plan de vacunación de Pfizer administrando menos del 20% de las recibidas.
    Informe por grupo de edad donde no aparecen el porcentaje de 60 a 65 teóricamente administradas durante la semana pasada y anunciada por todos los medios.
    Si se hace un informe debe ser claro y bien redactado. De esta forma solo hay desinformación. No creo tan dificil publicar la cantidad de personas por edad y la planificación de fechas estimadas en función de la recepción planificada de vacunas.
    Aunque luego no se cumpla un plan es eso, Plan, cumplimiento y explicación nada más. Ese reporte no sirve más que para confundir.

  • 2021-04-06

    De acuerdo el boletín publicado de las 100000 dosis recibidas de Astra Seneca solo se han inoculado 13000 (13%) no conozco ningún mayor de 60 y menor de 65 citado como se anunciaba el 23/3 (hoy es 6/4) y el país vasco tiene el peor registro de vacunación saliendo en todos los noticieros remarcado este hecho.
    Habiendo tenido un año para preparar la vacunación, creo que algo ha fallado.
    Menos publicación y más planificación.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak