Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Deustuko Alta Fit Gimnasio

2021-03-20

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute behean deskribatutako biztanleriataldeari PCR proba bat egitera joateko eskatuz.


NORTZUK?

DEUSTU ALTA FIT GIMNASIOko erabiltzaileak eta langileak, martxoaren 9tik atzo itxi egin zen 19ra arte (barne) joan direnak.


ZER EGIN BEHAR DUTE?


PCR probak egiteko unitatea Bilboko Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Arrupe pabiloian (Kanpoko Kontsultak) jarriko da gaurtik (larunbata, martxoaren 20a) martxoaren 21era arte, igandea. PCRak 12:00etatik 20:00retara egingo dira.
Horretarako, EZ DA BEHARREZKOA HITZORDUA ESKATZEA, nahikoa da adierazitako lekura joatea


* Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira


Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazten diete herritar guztiei, COVIDarekin erlazionatutako sintomak badituzte (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea) beren etxeetan isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dutela..

Bilbo, 2021eko martxoaren 20a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau