Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Iberdrolaren integrazioarekin, Metapostak bere hedapena hasten du Euskaditik kanpo

2011.eko ekainak 30

IBERDROLA, Espainian 11,5 bezero milioiekin, aurreko otsailean aurkezpena izan zenetik METAPOSTA bultzatzen duten 18 igorleetako bat da

Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuaren gidaritzapean antolatu den sinadura-ekitaldian Aitor Moso IBERDROLAko zuzendari komertzialak eta Xabier Sabalza sozietateko presidenteordeak, bat egiteko ituna sinatu dute gaur goizean. IBERDROLAren integrazioa METAPOSTAn, ingurumenaren babesaren eta garapen iraunkorraren bidean emandako urrats bat gehiago da konpainiarentzat. Gaur egun, METAPOSTAk promozio bat du urriaren 13a baino lehenago alta hartzen duten pertsonentzat. Data horretan dauden erabiltzaile guztien artean, 5 iPad, 5 e-book eta 5 iPod Nano zozkatuko dira.

Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuaren gidaritzapean antolatu den sinadura-ekitaldian, Aitor Mosok, IBERDROLAko zuzendari komertziala dena, IBERDROLA METAPOSTArekin bat egiteko hitzarmena sinatu du eguerdian. METAPOSTAko ordezkari, Xabier Sabalza METAPOSTAko presidenteordeak izenpetu du ituna. METAPOSTA "Euskadi Informazio Gizartean Plana-ri atxikitako proiektu garrantzitsua da, hiritarrei Interneten erabiltzeko moduko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzea xede duena, mota guztietako agiriak era seguru eta iraunkorrean jaso eta gorde ahal izan ditzaten. IBERDROLAren integrazioarekin, METAPOSTA Espainia osora hedatzeko urrats nabarmenena ematen du.

Hemendik aurrera, Espainian IBERDROLAko bezero diren 11,5 milioi pertsonek, zeinetatik 1,2 milioik Euskadikoak direnak, haien fakturak METAPOSTA postontzi elektronikoan jaso dezakete, METAPOSTAn Iberdrola igorle bezala era errazean aukeratu ostean.

Aitor Moso, IBERDROLAko zuzendari komertzialak, ekitaldian adierazi duenez, "ekimen honek, konpainiak kostuen eraginkortasunaren eta ingurumenaren errespetu eta babesaren alde, eta bezeroei erraztasunak emateko hobekuntzaren alde egiten duen apustuekin bat dator. Gainera, produktu eta zerbitzuen merkaturatzerako marketing bide bat ere bada."

IBERDROLAren integrazioa METAPOSTAn, ingurumenaren babesaren eta garapen iraunkorraren aldeko apustuan urrats bat gehiago ekartzen du, IBERDROLAk 2010ean energia berriztagarrietan egindako 3.000 euro milioietako inbertsiora batzen den gertaera. Gainera, IBERDROLAk ekoizpen-marka historikoa lortu du aurreko urtean orduko 25.405 kilowatt (kWh) milioi sortuz bere instalazio berriztagarrietan, isurketarik gabeko produkzioa %48koa izatea eragin duena, emisioen kWh-ekiko 256 CO2 g-ko batez bestekoarekin, Europar Batasuneko maila baxuenetako bat, 412 gr/kWh-ko batez bestekoa duena.

IBERDROLAk, METAPOSTArekin loturik dago honen jatorritik, otsaileko 16an egindako aurkezpenean proiektua babesten zuten 18 entitate igorleetako bat izanez, ekimenak eremu ezberdinetan informazio gizarteari emango dion bultzakadaren alde eginez.

"Ohore bat da niretzako IBERDROLAk METAPOSTA proiektuan parte hartzen duten lehenengo enpresen artean egotea, bere izaera berriztatzaileagatik I+G+I gisatzat jo daitekeen ekimena, eta gaur egunean jada errealitate bat dena", azpimarratu du Mosok.

METAPOSTA, etxeetako fakturak, dokumentuak eta paperak ordenaturik izateko gordelekuaren ordezkotzat jaio da. Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana-ren barruan mamitutako proiektua da,  2008an, Bernabé Undak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abian jarritako ekimena izanik.

Danimarkako e-Boks (www.e-boks.dk) sistemaren eragin zuzena duen ekimen honetan, "Interneteko  postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa"  garatzea du helburu METAPOSTAK, interes pertsonaleko dokumentuak zein hiritarrek eta enpresek balio handikotzat dituzten dokumentuak gordetzeko. Gainera, postontzi tradizionalaren antzera, izaera berdina hartzen du bere gain  METAPOSTAK mundu elektronikoan. Hiritarrek sistema berri honen bidez jasoko dituzten dokumentuak, gehienak, postontzi fisikoan jasotzen direnak izango dira: erreziboak, bankuetako erreziboak, frogagiriak, polizak, kontratuak, hitzorduak, jakinarazpenak, nominak,...

2010ean eratu zen METAPOSTA elkartea, zortzi bazkide hauek osatzen dute: Ezten (SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko arrisku-kapitaleko funtsa), EJIE (Jaurlaritzaren informatika-elkartea, Justizia eta Herria Administrazio Sailaren menpekoa), Bilboko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritza Ganberak, Tecnalia Korporazioa, Gupost marketing zuzeneko enpresa eta Mondragón Inversiones delakoa. Elkarteko presidentea, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea da.

Gaur egun, Metapostak promozio bat du urriaren 13a baino lehenago alta hartzen duten pertsonentzat. Data horretan dauden erabiltzaile guztien artean, 5 iPad, 5 e-book eta 5 iPod Nano zozkatuko dira.

Nola hartu alta Metapostan?

Ziurtagiri Digitalekin

Zure txartelarekin sartu ahal izateko, irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.

Modu presentzialean

METAPOSTAn alta ematea oso erraza da.
Ziurtagiri Digitalik ez baduzu, indarreko NANarekin kolaboratzen duen edozein KZgunera joanez erregistra zaitezke METAPOSTAn.

Zure on-line bankan

Zure finantza-entitatearen online bankan alta eginda edukitzea soilik beharko duzu.

Hurrengo entitateek haien online banako zerbitzuen bidez kolaboratzen dute Metapostaren alta-hartze prozesuan.


Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Con la integraci ón de Iberdrola, Metaposta emprende su expansi ón fuera de Euskadi http://t.co/oamhPoM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburua, Aitor Moso IBERDROLAko zuzendari komertzialak eta Xabier Sabalza sozietateko presidenteordeak