Eraberean sareak, bihar, arrazismoaren aurkako sentsibilizazio-kanpaina abiaraziko du

2021-03-20
‘Arrazagatiko Bazterketa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna’rekin bat etorriz; martxoaren 21ean ospatzen da

 

Vitoria-Gasteiz, 2021/03/20

Arrazagatiko Bazterketa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna (martxoaren 21a) dela eta, Eraberean sareak, bihar, sare sozialetarako diseinatutako sentsibilizazio-kanpaina abiaraziko du. Sarea Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, eta arraza, etnia edo nazionalitatea eta sexu-orientazioa eta -identitatea eta genero-identitatea direla-eta dagoen bazterketaren aurka borrokatzen da. Sarea immigrazioaren, ijito herriaren eta LGTBI kolektiboaren sustapenean lan egiten duten zenbait gizarte-erakundek osatzen dute.

Eraberean kanpainak, ‘Hau ez da tratu-berdintasuna, hau bazterketa da lemapean, mezu zuzena bidaltzen du; izan ere, dozenaka aurpegi erakusten ditu eta haien gainean zu bai edo zu ez ageri da.Helburua sarearen eginkizunaren berri ematea da, bazterketa-egoerak salatzeko eta sarearen beraren baliagarritasunaren balioa nabarmentzeko, izan ere, honako hauek eskaintzen ditu: bazterketaren biktimentzako arreta eta aholkularitza; sentsibilizaziorako eta eragileen prestakuntzarako jarduketak egiten ditu; aholkularitza eskaintzen die instituzio, gizarte-erakunde eta eragile nagusiei, eta zabalkunderako materialak sortzen ditu. Eraberean sareak bere atala du Eusko Jaurlaritzaren web-orrian. Atal horretan, informazioa kontsultatzeko eta harremanetan jartzeko aukera dago:www.euskadi.eus/rederaberean edo www.euskadi.eus/erabereansarea.

Sarearen zeregina da Euskadiko politika publikoetan eta gizarte zibilean tratu-berdintasunaren eta bazterketarik ezaren alde egitea. Eusko Jaurlaritzaz gainera, honako elkarte hauek ere eratzen dute Eraberean Sarea: Aldarte, CEAR Euskadi, Gurutze Gorria, Gao Lacho Drom, CITE-CC.OO Bizkaia, Errespetuz, Kale Dor Kayiko, Nevipen, AGIFUGI, Gehitu eta SOS Racismo Gipuzkoa. Elkarte horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan daude, eta antena gisa dihardute, diskriminazio-egoerak antzemateko eta pertsona eta taldeei arreta emateko.

#FightRacism

Nazio Batuen Erakundeak, aurten, ‘Gazteria arrazismoaren aurka’ lema aukeratu du, aurtengo Arrazagatiko Bazterketa Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako. NBEk #BorrokaGaitezenArrazismoarenAurka (#FightRacism) hashtaga erabiltzea proposatzen du, eta honako helburu hau du: “mundu-mailan tolerantziaren, berdintasunaren eta bazterketarenaurkako kultura sustatzea”. Horretarako, “guztiok arrazagatiko aurreiritzien eta jarrera intoleranteen aurka altxatzeko dei egiten du”.

Arrazagatiko Bazterketa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da; izan ere,1960ko martxoaren 21ean, polizia tiroka hasi zen eta 69 pertsona erail zituen, Hegoafrikako Sharpevilleko apartheid paseen legearen aurkako manifestazio baketsu batean Eguna aldarrikatzean, 1966an, Nazio Batuen Batzar Orokorrak nazioarteko erkidegoari ahalegina areagotzeko eskatu zion, arrazagatiko bazterketa mota guztiak ezabatzeko.

2 iruzkin
  • 2021-03-20

    Edozein udalerritatik pertsona lagundu behar da, ez kutsatu eta zor ekologikoa sortu eta gero kanpotik eratorritako pertsonak direla esateak aitzakiaz ez laguntzeko.

  • 2021-03-20

    No se pueden esquilmar recursos de otros países daño ecológico incalculable junto a las emisiones y luego no ayudarse entre personas independientemente del color de la piel

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan