qrcode

eLankidetzak krisialdi humanitarioei aurre egiteko laguntzak handitu ditu

2021-03-21

eLankidetzak-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak jasotzeko 2021eko deialdia ireki du. Aurten, eLankidetzak 10,5 milioi euro bideratuko ditu ekintza humanitariora, iaz baino 6,5 milioi euro gehiago.

Zehazki, partidak bi dirulaguntza-lerro izango ditu; alde batetik, 6 milioi euro ekintza humanitarioko lerro iraunkorrera zuzenduko dira, krisi humanitarioak eragindako pertsonak babesteko esku-hartzeei egiten die erreferentzia. Proiektuak aurkeztu daitezke funtsak agortu arte.

Bestetik, eLankidetzak 4,5 milioi euro bideratuko ditu beharra duten lurraldeetan laguntza hobetzeko estrategiak sustatzeko. Eskaerak aurkezteko epea irailean irekiko da. Bigarren finantzaketa lerro horrek zuzeneko esku-hartzeak ez ezik, tokiko erakunde humanitarioak indartzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko ekimenak ere jasotzen ditu.

Egun, krisialdiak eta gatazkak denboran zehar luzatzen dira, eta beharrak laguntzak baino erritmo biziagoan sortzen dira. Horregatik, hain zuzen ere, eLankidetzak ekintza humanitarioan erantzuten die gatazka-testuinguruei eta epe luzeko bestelako indarkeria-egoerei. Halaber, bi deialdietan aurkezten diren ekimenen herena Afrikako kontinentean gauzatzea lehenetsiko dira.

Ekintza humanitarioa 2020an

Euskal zein tokiko erakundeek egiten duten lanari esker, 2020an eLankidetzak funtsak bideratu zituen Tindufeko kanpalekuetako sahararrei ura eta jaki freskoak emateko; Guatemalako eta Mexikoko aterpetxeetan AEBetarako bidean daudenei laguntzeko; gerraren ondorioz Etiopian, Tanzanian, Nigerian edo Kongoko Errepublika Demokratikoan lekuz aldarazitako haurren hezkuntza eskola seguruetan bermatzeko, edo Palestinan laguntza psikosoziala eskaintzeko, besteak beste.

Erakunde horiek tokian bertan egingo duten lanaz gain, eta populazio ahulenetako gatazken kausak eta ondorioak erakusteko, aurten, sentsibilizazio ekintzak ere egingo dituzte Euskadin.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-21

    Klima-aldaketak, fenomeno pandemikoekin batera, kontsumitzeko bizimoduan migrazio klimatiko gehiago ekarriko ditu; esaterako, hainbeste behar egin gabe pilatzeak kontsumoan oinarritutako neurketa ekonomikoak egitea ekarriko du.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-03-21

    El cambio climático acompañado de fenómenos pandémicos traerán más migraciones climáticas de el modo de vida de consumir como que eso de acumular sin ni siquiera hacer tanta falta estuviera a la orden del día con eso de mediciones económicas en base al consumo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak