Tapia: "Euskadik ezin ditu industriarako etorkizuneko aukerak dinamitatu, eta ez du hori onartu behar"

2021-03-18

Arantxa Tapiaren adierazpena Corrugados, ITP eta La Naval enpresen proiektuen egoerari buruz:

"3 proiektu eta arrazoi bakar bat dira ageraldi honen zergatia. Euskadik ezin ditu industriarako etorkizuneko aukerak dinamitatu, eta ez du hori onartu behar.

Jakina denez, izaera desberdineko 3 jarduera- eta enplegu-aukera daude. Hiru proiektu horiek, jakina, azken batean, sustatzaile pribatuen mende egongo dira, baina kudeaketa arduratsua behar dute, erakundeen ikuspegitik koordinatua eta Euskadiko industria-politikarekin eta -apustuarekin bat datorrena.

3 proiektu handi, eta arrazoi bakarra: jarduera ekonomiko industriala eta enplegua. 2.000 lanpostu baino gehiago dituzten hiru proiektu.

Badakigu hiru proiektuak pribatuak direla eta eurek egiten dituzten apustuaren araberakoak izango direla.

Gobernu gisa dagokigun papera jokatuko dugu, ez gehiago, ez gutxiago, ez ditugu enpresak ordezkatu nahi, baina gure jarrera, une oro, erraztailea eta ahalbideratzailea da hirurak etorkizuneko proiektuak izan daitezen.

Azpeitiko Corrugadosez ari naiz; une honetan bereziki sufritzen ari den sektore batean ITP enpresa bultzatzailearen etorkizuna; eta Navalen etorkizuna.
3 proiektu-arrazoi bakarra: Ekonomia eta enplegua sortzea".

*Agerraldi osoa atxikita dago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak