Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak HTAi 2012 Konferentzia egiteko lekukoa jaso zuen Brasilen

2011.eko uztailak 01

HTAi - Osasun-teknologiaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkartearen 8. Konferentziaren amaierako ekitaldian José Asua Batarrita Osasun Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendariak datorren urtean HTAi-ren urteko bilera antolatzeko konpromisoa hartu zuen ofizialki Eusko Jaurlaritzaren izenean.  Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da batzarra, 2012ko ekainaren 23tik 27ra arte.

2012ko batzarraren gaia  izango da "zainketa integralean erabilitako Osasunaren   Tekonolgien Ebaluazioa, pazientearengan erakartzen den osasun-sistema batean". Horretaz, José Asuak azaldu zuen "arreta integrala irtenbide zuzena izan liteke herrialde garatuentzako ez ezik, beste herrialdeentzako ekonomia emergentearekin ere bai, pazientea sistemaren parte nagusia izatea, eta irtenbide teknologikoak bere betebeharrei erantzutea bermatzen. Baliabideen erabilera eraginkorragoa izateko aukera ematen du ere. Hau da beharrezkoa, batez ere, baliabideak urriak edo mugatuak diren lekuetan, eta iraunkortasuna erabakigarria denetan ere". 

Osasun-sistemek eta osasun-arretak arazo batzuei aurka egin behar zizkien gaur egun: esate baterako,  sarrera gogorra, garestiak eta urriak diren baliabideen erabilera desegokiak, itxaron-zerrenda eta profesionalen eta pazienteen arteko informazioaren transmisio urria. Osasun-arretaren sistemen ebaluazioa kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoa da.

HTAi - Health Technology Assessment International erakundeak  ETS - Osasunaren   Tekonolgien Ebaluazioan  ekoizten, erabiltzen eta lan egiten duten guztiak biltzen ditu. Bilbon, esperientziak partekatu eta jakintzaren arloan gai goriz eztabaidatzeko aukera izango da. Sektore honetan mila baino gehiago profesional daude. Nazioarteko batzarrean Osasunaren   Tekonolgien Ebaluazio-ko adituekin harremanan jartzeko aukera izango da, baita aurrerapen metodologikoak eta beste osasun-testuingurutan egindako ebaluazioak ezagutzeko ere.


José  Asua Zuzendaria  Bilboko Bertako Komite Antolatzailearen presidentea da. Asua, gainera,  INAHTA-  Osasun-teknologien ebaluazio-agentzien nazioarteko sareko zuzendaritza-kontseiluaren kidea da. Rosa Rico Iturrioz Osteba-ko zuzendaria presidentekidea da. Rico Iturrioz berak praktika klinikoei buruzko gideen arloan esperientzia handia du  eta GIN- Praktika Klinikoei buruzko Gideen Nazioarteko Sareko Komite Zientifikoaren kidea da. Iñaki Gutiérrez Ibzrluzea, Mª Asunción Gutiérrez Iglesias y Marta López de Argumedo OSTEBA-ko teknikoek ere hatzen dute parte.

Bilboko Bilera

Rio de Janeiroko hitzaldietan zehar, HTAi-ren ordezkari batzuk eta Osasunaren   Tekonolgien Ebaluazioa - ETS-rekin lotuta dauden sareek eta agentziek bere itxaropena adierazi dute 2012an egingo den batzarrari dagokionez.

"Bilera honetan aurkeztuko dugun egitaraua zientifikoak ETS-ren arte egoera barne hartzen du, batez ere pazientearen beharrean konzentratzen diren ekintzekin lotuta dauden ebaluazioak. Horregatik, mundu osoko adituak elkartzea espero dugu arlo honetako arazoez, erronkez eta arrakastez hitzegiteko eta eztabaidatzeko". Horrela adierazten zuen Guy Maddernek, HTAi-ren kideak eta HTAi 2012-ko Nazioarteko Batzorde Zientifikoaren Presidenteak.

Beste aldetik, Laura Sampietro-Colom, HTAi-ren Presidentea eta Batzorde Zientifiko honen presidentekidea, Bilboko bilera arrakasta handia izango duelakoan dago, "aukeratutako gaia oso garrantzitsua bait da. Osasun sistemek gero eta integratuagoak izan behar dute eta gero eta osasun-teknologia gehiago erabili behar dute integrazio hau benetan errazteko."

Marjukka Markeelak FIN0HTAren zuzendaria eta gai honi buruzko aldizkari naguasia IJTAHC-ren argitaratzailea, antolatzen ari diren jendea ezagutzen zuela esan zuen, eta oso base zientifiko sendoa dutela. Gainera, oso inportantea da Espainako agentzia ezberdinak laguntzen ari direla bilera hau antolatzeko".

Azkenik, Enroscan-en Presidentea eta Australiako HPACT-ren kidea den Brendon Kearneyen ustez, "Bilboko bilera oso aukera interesgarria izango da ETS-ren arloa izugarri handitzen ari delako eta lan garrantzitsu asko egiten ari delako. HTAi-ren familiako bezala, Osteba helburu hau lortzeko eragile nagusia izan da".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)