Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
qrcode

Telelana Administraziora heldu da

2011-06-30

29 funtzionarioren parte-hartzearekin egindako esperientzia pilotuaren ondoren, gobernuak lan ez presentzialaren aldeko apustua egingo du. 300 pertsona baino gehiagok baliatu ahal izango dute modalitate berria

Telelaneko proiektuan parte hartu duten langile gehienek adierazi dute esperientziarekin osasun eta aldarte hobea izan dutela. Produktibitatea igo egin da kasuen % 69,23an, eta lanaren kalitateak ere gora egin du kasuen % 42,31n. Eusko Jaurlaritzak telelaneko esperientzia pilotu bat jarri zuen martxan urtarrilaren 17an Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Bost hilabete beranduago, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak koordinatu duen ekimen honen ondorio nagusiak ezagutu dira eta, ondoriorik garrantzitsuena hauxe da: laster lan-modalitate berri bat jarriko dela Jaurlaritzan, lan ez presentziala, alegia.

Neurri hori sail eta erakunde autonomo guztietan aplikatu ahal izango da eta, martxan jartzeko, Jaurlaritzaren dekretu baten bidez arautu beharko da modalitate berria. Hortaz, dekretua idatzi eta izapidetu beharko da, ukitutako alderdiei informazioa eman beharko zaie, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu beharko da, etab.

Lau hilabetez borondatezko parte-hartzea izan duten 29 funtzionariorekin egindako esperientzia pilotuak arrakasta izan duela ikusita erabaki du gobernuak lan-modalitate berria jartzea. Parte-hartzaileetako 15 gizonak izan ziren eta 14 emakumeak, batez beste ia 15 urteko eskarmentua dute administrazioan, eta 13 bikotekidearekin eta seme-alabekin bizi dira. Bestalde, telelangileetako 21 lan-lekutik 50 kilometro baino gehiagora bizi dira. Guztiei jarri zitzaizkien ordenagailu eramangarria, posta elektronikoa, konexioak eta lanpostu presentzialeko telefono finkoari lotutako telefono mugikorra.

Esperientzia bukatu ondoren egindako kontrolek agerian utzi dute telelana egin duten langileen produktibitatea igo egin dela kasuen % 69,23an eta egindako lanaren kalitatea ere igo egin dela kasuen % 42,31n (astean hiru egunetan egin dute telelana). Bestalde, telelangileen % 84,61ek adierazi du denbora eta lana antolatzeko gaitasun handiagoa lortu dutela eta, % 84 prest agertu da lana baldintza berberetan egiten jarraitzeko.

Gainera, % 57, 69k adierazi du osasuna hobetu zaiola; % 76,92k, aldarte hobea izan duela; % 92,13k, denbora gehiago izan duela norberaren zereginei eta familia-betebeharrei erantzuteko; eta % 84,61ek, esperientziaren uneren batean lan gehiago egitera behartuta ikusi duela bere burua. Gehienek diote telelana gomendatuko luketela denbora aurrezten edo hobeto kudeatzen delako (% 100ek), errendimendua eta lanaren kalitatea hobetzen dituelako (% 84,62k), eta motibazioa areagotzen duelako (% 61,54k). Kasurik gehienetan, garraiotan diru dezente aurreztu dute hilero parte-hartzaileek.

Etorkizunari begira, lan ez presentziala esperientzia pilotuetan erabili diren profil teknikoetan bakarrik ezarriko balitz (lege-aholkularia, giza baliabideetako teknikaria, web-kudeatzailea, azterlanetako teknikaria, antolakuntzako teknikaria, itzultzailea, hizkuntza-normalkuntzako teknikaria, proiektuko arduraduna), 334 funtzionariori eta hiru lan-kontratuduni aplikatu ahal izango litzaieke. Alabaina, behin betiko ezarpenari begira, beste profesional batzuetara hedatzeko aukerak aztertuko dira; esate baterako, herritarrak hartu behar izaten ez dituzten eta lana artxibategi edo liburutegietan egiten ez duten administrazio-langileetara. Hau da, aplikazio informatikoak erabiliz bulego-lanak egiten dituzten langileetara. Jaurlaritzako hamar sailetan eta bere erakunde autonomoetan 5.500 bat langilek lan egiten dute.

Telelanaren helburuak, lana antolatzeko modalitate gisa, honako hauek dira:

  • Langile publikoenganako konfiantzan eta langileen ekimen eta autonomian oinarritutako kudeaketa egitea.
  • Lanerako motibazioa handitzea eta, ondorioz, laneko errendimendua handitzea eta absentismoa gutxitzea.
  • Emaitzei begirako lan-kultura garatzea.
  • Laneko eta familiako erantzukizunak bateratzen laguntzen duten neurriak ugaritzea.
  • Lan presentzialaren kultura gainditu eta lan-denborak malgutzea eta banatzea, zerbitzu publikoaren kalitateari kalterik egin gabe.
  • Mugikortasun-beharrizan bereziak dituzten kolektiboen lan-baldintzak hobetzea.
  • Administrazio eraginkorragoa lortzea.
4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @falyserrano
    2012-05-29

    Comentario de Twitter:
    #innovacion: El teletrabajo llega a la #AAPP del Gob.Vasco http://t.co/pXHwZ6oi via @irekia @maripuchi cc/@xaviermarcet

  • Argazkia SN Robot
    @PIPEJGV
    2012-05-29

    Comentario de Twitter:
    El teletrabajo llega a la #AAPP del Gob.Vasco http://t.co/TPV8MfTM via @irekia @maripuchi cc/@xaviermarcet

  • Argazkia SN Robot
    @sixtohd
    2012-03-11

    Comentario de Twitter:
    RT @jotuna: Experiencias de teletrabajo en la AAPP en españa: http://t.co/O9A3PSE3

  • Argazkia SN Robot
    @jotuna
    2012-03-11

    Comentario de Twitter:
    Experiencias de teletrabajo en la AAPP en españa: http://t.co/O9A3PSE3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)