Berriak
Eu

Bruselan Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016 izana ospatu du

2011.eko ekainak 29

Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako sailak eta Euskadiren Ordezkaritzak Bruselan Donostia -San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016 izateko hautatua izana goraipatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiren Ordezkaritzak Bruselan hautagaitzaren arduradunekin duten elkarlan estuari eutsiko diote, baita Europako erakundeen aurreko  Hiriburutzaren ordezkaritzari ere. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak- Guillermo Echeniquek-, baita Euskadiko Ordezkariak Bruselan- Marta Marínek-, poz handiz hartu dute Donostia -San Sebastián 2016rako Europako Kultur Hiriburua izan dadin aukeratu izana.

Idazkari Nagusiaren eta Euskadiko Ordezkariaren iritziz, "Donostia- San Sebastiánen Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitza kanpo harremanetako apustu handietako bat zen. Europako Kultur Hiriburu bi izateko ohorea dugu: Vitoria-Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea  2012rako, eta Donostia -San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016. Europa Euskadiko kanpo harremanetako lehentasun handietako bat da eta lan hau nazioarteko mailan da ezaguna eta aintzat hartua".

Hiriburutzari esker, bizikidetza kulturaren, giza eskubideen eta kulturen arteko elkarrizketaren aldeko apustua aitortzen da, baita ekonomia, kultura, berrikuntza eta turismo kulturalaren aldeko apustua ere. Halaber, egitasmo hau errealitate egin dadin hiritarrek izan duten parte hartzearen garrantzia nabarmendu behar da. Donostiako zein Euskadiko herritarrek esku hartze oso aktiboa izan baitute hautagaitzaren programa eratzen nahiz abiarazten.

Beste alde batetik, eta iazko abenduan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta Donostia -San Sebastián Europako Kultur Hiriburu 2016 izateko orduko hautagaitzaren arteko hitzarmena sinatu ondoren, Euskadiko Ordezkaritzak Bruselan eutsi egingo dio dagoeneko Europako Kultur Hiriburua 2016 denari ematen dion laguntzari, eta Europako Kultur Hiriburua 2016ren ordezkari bihurtuko da Europako erakundeen aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, eta zehazki Euskadiko Ordezkaritzak Bruselan, lan estua burutu dute urte hauetan Donostiako udalbatzako lan-taldearekin, baita Kultura sailarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere, hautagaitza aurrera eramateko. Bere lan nagusia Europa eta kanpo mailako gai guztiei buruz  aholkatzea izan da, baita Europako erakundeei hautagaitza ezagutaraztea ere. Halaber, hainbat jarduera burutu dira elkarlanean Euskadiko talentua eta kultura sustatzeko, eta Euskadiko kultura eta Talentuaren Europako Lehenengo Zikoan gauzatu dira ahalegin hauek. Ordezkaritzak, Etxepare Institutuak eta Donostia-San Sebastián Europako Kultur Hiriburua 2016 izan dadin hautagaitzaren arduradunek elkarlanean koordinatu dute lan hau.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Marín, Delegada de Euskadi en Bruselas