Berriak Hezkuntza

COVID OFF ekimena: gazte sortzaileak birusaren aurka

2021-03-16
  • Hezkuntza Sailak eta EiTBk COVID OFF kanpaina sustatu dute, Euskadiko ikastetxeetako ikasleei zuzendua
  • Xedea: ikasleen parte hartzea, ikastetxearen bidez, Covid-19ren aurrean segurtasun eta higiene-neurriak betetzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko bideoak eginez
  • Bideoak telefono mugikorrez graba daitezke eta minutua baino laburragoak izango dira iraupenez
  • Ekimena martxoan, apirilean eta maiatzean burutuko da
  • Bidalitako bideoak EiTB taldearen kanalen bidez zabalduko dira

 

Hezkuntza Sailak eta EiTBk ekimen berri bat jarri dute abian, Covid-19k gizartean eragindako egoera zailaren aurrean ikasleei ahotsa emateko.

Hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako ekimena da, batez ere Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoari. Ekimenaren helburua da ikasleek –ikastetxearen bitartez– bideoak eginez parte hartzea, Covid-19ren aurrean segurtasun eta higiene-neurriak errespetatzearen garrantziaz gizartea kontzientziatzeko.

Hezkuntza-komunitatea ahalegin handia ari da egiten. Hala ere, beharrezkoa da segurtasun eta higiene-neurriak betetzeko beharra azpimarratzen jarraitzea. Orain arte, erakundeak arduratu dira hezkuntza-komunitatea eta, oro har, gizartea kontzientziatzeko kanpainak bultzatzeaz. Ikasleei zuzenean ahotsa emateko unea da.

Ikasturte osoan zehar, ikasleak erantzukizun handia erakusten ari dira Covid-19ren aurrean, eskoletan ezarritako arauak betez, irakasleen gainbegiradarekin. Beraz, zilegi zaie hori bera inori eskatzea: arauen aurrean seriotasuna eta erantzukizuna. Bai ikastetxeko lagunei, bai gizarteari, oro har. Ikasleak ikastetxeko partaide aktibo sentitu behar dira, eta parte diren hezkuntza-sistemako erantzunkide.

Mugikorrarekin, minututik behera

Ikasleen sormena izango da ekimen honetan funtsezko lanabesa. Segurtasun eta higiene-neurriak guztiok bete behar ditugula azpimarratu beharko dute. Mezuak eskolako zein ikastetxez kanpoko jokabideei buruzkoak izan daitezke, parkeetan izaten diren jokabideak, edo adinekoen jarrerari eta abarri buruzkoak. Ikasleek aukeratuko dute formatua: talde handiak, txikiak edo pertsona bakarrekoak. Tonua ere librea izango da: serioa, dokumental txiki bat grabatzea, film labur bat, tonu umoretsuan...

Telefono mugikorrarekin eta grabazioak iraupenean gehienez izan ditzakeen 60 segundoak muga bakar direla, ikasleek irudimena eta sormena garatzeko aukera dute.

Ideia laborategia

Laguntza txiki bat emateko asmoz, COVID OFF ekimenak ideia laborategi bat ere eskaintzen du. Bertan, pandemiarekin zerikusia duten hainbat komunikazio-ekintza batu dira, mundu zabaleko hainbat txokotan garatuak. Bultzada txiki bat, ikasleek euren sormenari zuku guztia ateratzeko beharrezko balitz ere. Egin klik beheko estekan, ideia laborategira sartzeko:

Ideia laborategia - YouTube

Bideoak EiTBn

EiTBk ez du zalantzarik izan COVID OFF ekimenarekin bat egiteko; izan ere, ekimenak Covid-19ren aurka neurriak hartzeko gizarte-kontzientziazioari ekarpen handia egiten dio, gazteen partaidetza oinarrian duela.

Horrela, bideo guztiak www.eitb.eus/covidoff/ webgunean jasoko ditu. Bideo hori bidaltzen dutenek formulario bat bete beharko dute edukia igo aurretik.

Jasotako bideo guztiak webgunean argitaratuko dira, eta EITBk horien aukeraketa bat zabalduko du bere kanaletan: ETB1en, ETB2n eta ETB3n, baita sare sozialetan ere (Telegram, Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube). #covidoff traolarekin, erabiltzaileek etiketa horrekin sareetara igotzen duten guztia agertuko da.

5 iruzkin
  • @p_pandora
    2021-04-14

    Comentario de Twitter:
    RT @PilarEtxebarria: COVID OFF ekimena: gazte sortzaileak birusaren aurka. https://t.co/Zjyr0i6WfS
    Bideo guztiak https://t.co/dvdsXACW7D we…

  • @PilarEtxebarria
    2021-04-14

    Comentario de Twitter:
    COVID OFF ekimena: gazte sortzaileak birusaren aurka. https://t.co/Zjyr0i6WfS
    Bideo guztiak https://t.co/dvdsXACW7D webgunean

  • 2021-03-24

    "el alumnado está demostrando una gran responsabilidad ante la COVID,cumpliendo las normas establecidas en las escuelas, bajo la supervisión del profesorado". ¡Qué risa! Vivo enfrente de un instituto. Ahora mismo hay una cuadrilla de chavales de unos 14-15 años jugando en el patio y en el frontón. Todos con la mascarilla bajo la barbilla o directamente sin ella. Todos juntos, pasándose latas de bebidas y bebiendo varios de la misma lata (¡qué peligro!). Lo de la escuela no tiene nada que ver con la responsabilidad. Es por obligación. Dejénse de chorradas de una vez. Este virus NO AFECTA en absoluto a los niños y jóvenes, y ellos, que tan tontos no son, lo saben perfectamente. Las mascarillas y el distanciamiento NO HACEN FALTA. E iniciativas como esta son pura propaganda y adoctrinamiento.

  • 2021-03-17

    Kaixo. Sinceramente, tras ver la noticia y el video promocional grabado en Gurutzeta Eskola. Mi reflexión es la siguiente:
    Estamos cumpliendo y haciendo cumplir, protocolos de interacción, ventilación,...y
    al final del video, aparece el alumnado interaccionando con los políticos sin la distancia de seguridad, compartiendo materiales...en fin, que plantearlo a mi alumnado de ESO me parece una hipocresía.

  • 2021-03-16

    "Han demostrado una gran resiliencia" No. Han demostrado que son capaces de tragarlo todo y de soportar lo que sea. Les piden que reflexionen sobre la importancia de la "responsabilidad". Querrá decir de la sumisión. Que forman parte de la sociedad. Querrá decir del rebaño.
    Video creativo, de tono libre y formato libre. ¿Con o sin mascarilla? ¿Con o sin distancia?
    En resumen: más aborregamiento, porque los niños y jóvenes jamás estarán suficientemente adoctrinados para nuestros gobernantes totalitarios y dictatoriales.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak