Berriak Osasuna

Euskadik geldiarazi egin du Astra Zenecaren txertaketa

2021-03-15

Osasun Sailak lasaitasun-mezu bat helarazi die euskal herritarrei, orain arte ez baitago jasota Euskadin ondorio larririk jasandako bigarren mailako ondorio larririk

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gogorarazi duenez, Euskadin oso zorrotza izan da beti txertoen erabilerari buruz munduko eta Europako osasun-agintariek emandako jarraibideak betetzeko orduan. Hori dela eta, eta beren aholkuari jarraiki, Astra Zenecako txertaketa eten da, kontrako kasuak aztertu arte.

LASAITASUN MEZUA

Sailburuak lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, erabakia zuhurtziaren eta prebentzioaren printzipioetan oinarrituta baitago. Orain arte Euskadin Astra Zenecaren 50.474 dosi eman direla gogorarazi du, eta ez dagoela bigarren mailako ondorio larririk.

HITZORDUAK ETETEA

Web orriaren bidez zitazioa egin duten pertsonek mezu bat jaso dute beren telefonoan txertaketa eten dela iragartzeko. Telefonoz deitu zaien pertsonek ez dute hitzordura joan behar beste agindu bat eman arte.

Sailburuak prentsaurrekoa emango du bihar Gobernu Kontseiluaren ostean.

 

Iruzkin bat
  • @Gizakixxi1
    2021-03-16

    Comentario de Twitter:
    Euskadi paraliza preventivamente la vacunación con Astra Zeneca
    https://t.co/3IeHwvuizd
    En tiempos de Covid.... J… https://t.co/BMR9lz7nRq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan