Berriak Segurtasuna

Euskadi, 26 pertsonari jarri dizkiete isunak etxeetan eta hotel bateko gelan legez kanpoko festak egiteagatik

2021-03-13

Ertzaintzak 26 pertsonari jarri dizkie isunak gaur goizaldean Bilbon, Basaurin, Busturian eta Irunen, koronabirusak eragindako pandemiaren aurka borroka egiteko ezarritako osasun-arauak ez betetzeagatik. Horietako hamabi festan ari ziren Bilboko eta Busturiako bi etxetan, zortzi kalean identifikatu dituzte Basauriko taberna baten ondoan eta, azkenik, seiri isuna jarri diete Irungo hotel bateko gela batean festa antolatzeagatik.

Lehenengo festa goizaldeko 00:20an hauteman dute Bizkaiko hiriburuko Txurdinaga auzoko etxe batean. Etxean zazpi pertsona identifikatu dituzte, eta isunak jarri dizkiete.

4 zigortu Busturian

Goizaldeko hiruak baino lehentxeago, bizikideak ez diren 5 pertsonari jarri dizkiete isunak Bizkaiko Busturia herriko etxebizitza batean festan ari zirela identifikatu ondoren. Agenteek 15 zehapen-proposamen egin dizkiete, alkohola edaten, musika jarrita eta maskarak oker erabiliz ari baitziren festan.

8 identifikatu Basaurin

Bizkaian beste 8 pertsonak osatutako talde bati ere jarri dizkiote isunak, Basauriko taberna baten inguruan aurkitu baitituzte goizaldeko seiak laurden gutxiak aldera. Isunak kalean arrazoi justifikaturik gabe egoteagatik jarri dizkiete, partikularrek deitu baitute Ertzaintzara kalean zarata ateratzen eta molestatzen ari zirela esanez.

5 zigortu Irunen        

Azkenik, gaur, larunbata, goizaldeko bostak laurden gutxi aldera, sei pertsonari jarri dizkiete isunak Irungo hotel bateko gela batean identifikatu ondoren. Hoteleko harreragileak deitu du Ertzaintzara, eta agenteek sei pertsona identifikatu dituzte gela batean, nahiz eta hiru bakarrik zeuden erregistratuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak