Berriak Segurtasuna

Atxondo, erori eta min hartu duen mendiko txirrindulari bat erreskatatu dute

2021-03-13

Klabikula hautsi du eta buruan kolpea hartu du.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldeak eta Foru Aldundiko suhiltzaileek, Osakidetzaren helikoptero batek lagunduta, Apatamonasterion,, Besaide inguruan, pista batetik zihoala erori den mendiko txirrindulari bat erreskatatu dute arratsaldeko ordu bata aldera. Ertzainek eta suhiltzaileek oinez eraman dute zauritua Osakidetzaren helikopteroak jaso duen lekura, eta honek Galdakaoko ospitalera eraman du. Oraindik ez da zaurituaren daturik jakin.

Arratsaldeko ordu bata aldera, partikular batek SOS Deiak 112ra deitu du Atxondorako jaitsieran, Besaide inguruko pista batean, mendiko txirrindulari bat erorita zegoela esanez. Horrez gainera, adierazi du zaurituak min handia zuela eta, agian, hautsita izan zezakeela klabikula, eta, gainera, kolpeak zituela buruan eta beso batean.

SOS Deiak 112 zerbitzuak berehala bidali ditu bertara Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko taldeko dotazioak eta Ertzaintzaren helikopteroetako bat, Foru Aldundiko suhiltzaileen dotazio bat eta Osakidetzaren helikopteroa eta anbulantzia bat.

Zauritua aurkitu dutenean, suhiltzaileek behar bezala ibilgetu dute, eta, Zaintza eta Erreskate Unitateko ertzainekin batera eraman duten lekuan anbulantziako langileek egonkortu dute. Osakidetzaren helikopteroak bertatik hartu eta Galdakaoko ospitalera eraman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak