Berriak Kultura
Eu

Euskal instituzioek bat egin dute Donostia Europako Kulturaren Hiriburua izan dadin 2016an

2011.eko ekainak 29

Udalaren, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek nabarmendu dutenez, hiriburutasun honek lagungarria izan behar du “euskal kulturaren” balioa erakusteko

Hika-mikak eta desberdintasunak alde batera utzita, Donostiako udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute agerraldi publiko batean,  Donostiaren europar hiriburutasunaren alde batuta daudela bistaratuz. Guztiek azpimarratu dute “asko” eta “ondo” lan egin dela proiektu horretan; esan dute, gainera, izendapen honekin “erronka eta aukera” handiak geratzen direla aurrean, “euskal kulturaren” aberastasuna Europan erakusteko.

Blanca Urgell Kultura sailburuak Donostiako herritar guztiak zoriondu ditu, beren hiria Europako 2016ko Kultur hiriburu izendatu berri dutelako. Urgellek gogora ekarri du lehengo udal korporazioak, Odón Elorza alkate ohiak eta hiriko proposamenak lantzeaz arduratu den taldeak egindako “ahalegin handia”, proposamen horiek onenak zirela baloratu baita azkenean.

San Sebastián-Donostiako Udalak euskal instituzio guztien lehenengo agerraldi publikoa hartu du gaur goizean, hots, Donostia Europako 2016ko Kultur Hiriburu izendatu izana baloratzeko egindako agerraldia bateratua. Instituzio guztien ordezkariek oso balorapen positiboa egin dute izendapen horretaz. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, prentsaurreko honetara Blanca Urgell Kultura sailburua etorri da.

Donostiaren hiriburutasuna erronka eta aukera bihurtu da “munduari leiho bat irekitzeko”, euskal kultura eta beraren hizkuntz aberastasuna ezagutzera emateko. Blanca Urgellen esanetan, Eusko Jaurlaritzak proiektu hori defendatzen du, beste arrazoi batzuen artean kultura sostengatzean “hiritartasuna” egiten delako; gainera, uste du lan hori proiektu “eredugarria” dela “guztiena delako eta guztiekin eta guztientzat egin delako”. Halaber, sailburuak nabarmendu du izendapen hau garrantzitsua dela enplegua eta ekonomia sustatzeko.

Urgellek espero du hau aukera ona izatea kulturak “normaltasuna” ekar dezan, gizartea tentsionatu nahi dutenen aurrean. “Kultura lagungarria delako bakean eta elkarbizitzan”, berretsi du.

2 iruzkin
  • @InaxioOrbe
    2011.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Las instituciones vascas se unen en defensa de Donostia como Capital Europea de la Cultura 2016. http://bit.ly/m43LsD

  • @MariajePR
    2011.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Las instituciones vascas se unen en defensa de Donostia como Capital Europea de la Cultura 2016. http://bit.ly/m43LsD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell