Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa (BCSC) hautatu dute CSIRT.es sareko koordinazio batzorde izateko, hau da, zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen sarekoa

2021-03-12

CSIRT.es foroa irabazi asmorik gabeko eta konfiantzazko sarea da. Bere egiteko nagusia zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna emateko taldeen arteko koordinazio eta lankidetza sustatzea da, betiere, estatu mailako taldeen artean.

Zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuna ematen dieten 45 talde baino gehiagoz dago osatua, publiko zein pribatuak, eta horien artean erreferentziazko 3 CERT nagusiak daude: Zentro Kriptologiko Nazionaleko CERT (CCN-CERT), Zibersegurtasunaren Institutu Nazionala (INCIBE) eta Ziberdefentsarako Agintaritza Bateratua (ES-DEF-CERT); erkidego mailako CERT zentroak, Estatuko Segurtasun Erakundeak (FCSE), Ertzaintza barne, eta zibersegurtasun arloko hornitzaileak.

CSIRT.ES sarearen barruan, tokiko eta estatu mailako sareak hobetzeko lan egiten duten ekimenak sustatzen dira, zibersegurtasun gertakariei buruzko informazioa, esperientziak eta ikasitako lezioak partekatzen dira, eta interes komuneko ekimenetan aktiboki parte hartzen da.

Egiten duten lanaren garrantziaz ohartuta, 2019an argitaratutako azken Zibersegurtasun Estrategia Nazionalean, agintari publiko eskudunak gehitu dira zibersegurtasunaren egituraren osagai moduan, Segurtasun Nazionalaren Sistemaren esparruan. Eta talde horretan agertzen da CSIRT.ES sarea, Autonomia Erkidegoetako CSIRT eta beste figura batzuekin batera.

Hori horrela izanik, CSIRT.ES sareak modu aktiboan parte hartzen du Zibersegurtasunaren Foro Nazionalean. Ekimen horren xedea zibersegurtasunaren kultura sustatzea, Industria eta I+G+b arloan babesa ematea eta prestakuntza eta talentua bultzatzea da: Hori guztia lankidetza publiko-pribatuaren esparruan, eta Zibersegurtasunaren Kontseilu Nazionalaren babespean.

Urtero, Foroko kide guztien artean, batzorde koordinatzailea hautatzen da, bozketa bidez. Azken bileran, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa hautatu da S21Sec eta RENFEri txanda hartzeko, eta Asier Martinez izango da, BCSCko CERT arduraduna, koordinazio-lanak bere gain hartuko dituena.

2 iruzkin
  • 2021-03-12

    Erantzukizun bat da askotariko erasoei erantzutea eta delitua prebenitu eta detektatzea, herritarrei kalteak eragin diezazkieketen baino lehen. Gainera, kalte horiek itzulezinak izan daitezke.

  • 2021-03-12

    Es una responsabilidad responder a ataques de diverso tipo y obligación prevención y detección del delito antes de que pueda causar daños comprometan a la ciudadanía con daños además puedan resultar irreversibles.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko