Tapia: “Europak dio etorkizuna duten enpresak lagundu behar direla. Gaizki daudenentzat beste moduko laguntza bideratu behar da, baina benetan lehikor izan daitezkeenak bultzatu behar dira”

2021-03-12

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur goizean ETBn egindako elkarrizketan, gaurkotasuneko gai hauek nabarmendu ditu:

Corrugados. “Berme guztiekin enpresaren jarduera martxan jartzea posible dela uste dugu. Enpresa etorri zen Euskadira, hainat administraziorekin egon zen eta esan zuen bi oztopo ikusten zituela: ingurumenari buruzko baldintzak nola bete, eta udalean proiektua urbanistikoki posible den ala ez. Ingurumenaren gaia gurea da, eta haiek prest daude baldintzak zorrotz betetzeko.

Azpeitiko Udalak duen plan barruan, hor etxebizitzak garatzea ikusten zen, baina gauzatu gabeko plana da, momentuz enpresa hori ez dago plangintzatik kanpo. Guk uste dugu egingarria dela, borondatea baldin badago, eta, administrazio gisa, laguntzak jarri behar ditugula enplegua sortzeko”.

La Naval. “Jarduera industrialarekin eta itsasoarekin lotuta izatearen alde lan egingo dugu. Gure esfortzua hor jarriko dugu. Berri ona izan da talde asko interesatuta egotea”.

“Talde logistikoetan balio erantsia txikiagoa izaten da, eta ontzioletan, berriz, beste motako lana egiten da; alboan dauden enpreseetan ere lana sortzen da... Guretzat erabat garrantzitsua dena”

Zaldibar. “Bi txosten daude gertatutakoaren arrazoiak aztertzen dituztenak, eta prozesu judiziala zabalik den bitartean guk ezin dugu ezer gehiago esan”.

“Bilaketa lanak indartu egin ditugu txandak handituz, baina ikaragarrizko lur pila atera behar da bilaketa ondo egin ahal izateko eta, aldi berean, bermatu behar da lurra egonkorra izatea. Espero dugu maiatzaren bukaerako dena arakatuta egotea, eta Joaquinen gorpuzkiak hor egotea”.

Espainiako 7.000 milioi euroko laguntzak. “Oraindik ez dugu letra txikia ezagutzen, baina turismoa aipatzen dute, eta ez dakigu ezer gehiago. Jaurlaritzak diru hori nola banatuko den jakiteko letra txikiak zer dioen ezagutu behar du”.

Europak dio etorkizuna duten enpresak lagundu behar direla. “Erabat ados gaude eta logikoa da. Gaizki daudenentzat beste moduko laguntza bideratu behar da, baina benetan lehiakor izan daitezkeenak bultzatu behar dira.”

Europak dio etorkizuna duten enpresak lagundu behar direla. “Erabat ados gaude eta logikoa da. Gaizki daudenentzat beste moduko laguntza bideratu behar da, baina benetan lehiakor izan daitezkeenak bultzatu behar dira.”

“Edozein herritan badaude arazoak dituzten enpresak. Krisia hau hasi baino lehenagotik etorkizunik ez zutenak, nahiz eta dirua sartu. Begiratu behar da zer gertatzen ari zen krisiaren aurrean, enpresa nola zihoan, eta, horren arabera, dirulaguntzak eman. Logikoa da. Mundu mailako lehian parte hartu behar dugu”.

Gasa Araban. Baimenari eustea da, Ministerioaren ingurumen-txostena eta baimena ditugulako. Helegitea jarriko ez bagenu, dirutza galdu, eta guztia esku pribatuetan utziko genuke. Berme publikoa zor zaio proiektuari. Ministerioaren baimenak gainditu egiten du udalarena. Egin beharreko zerbait da. Ikusiko dugu nork duen juridikoki arrrazoia”.

Trantsizio energetikoa. “Trantsizio iraultzailea izango da. Ez da poliki joango. Europak esan du gasa ezinbestekoa dela bide horretan. Badira beste baliabide batzuk, besteak beste, hidrogenoa”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak