Berriak Lehendakaritza
Eu

Eraildutako enpresarien oroimenean Bildu ez izatea kritikatu du lehendakariak

2011.eko ekainak 29

Korta Sariek hamaikagarren edizioa betetzen da aurten, eta Patxi López lehendakaria sarien emate-ekitaldiaren buruan egongo da gaur arratsaldean.

Aurtengo sarituak honako hauek dira: Juan Luis Arregui (SEA Arabako Enpresariak Elkarteak proposatuta), Esteban Sudupe (Adegik aurkeztutako hautagaia), Alfredo Samper (Cebek-ek proposatua) eta Lorenzo Beltrán. Azken hori Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak babestu du, zeinak, aurtengo edizioan, berritasun gisa, hautagai bat aurkeztu baitu eta sarien epaimahaian hartu baitu parte.Lau sarituak nabarmentzen dira beren jarduera profesionala garatu duten enpresa-sektoreetan luzaroan inplikatu direlako, epaimahaiak adierazi duenez. Era berean, honako hau ere nabarmendu da: "garrantzi handia lortu dute enpresa-balioak garatzeari eta enpresak, jarduera berriak eta lanpostuak sortzeari dagokienez".

Patxi López Lehendakariak “Euskadin, mehatxuak eta estortsioak gaindituz, aberastasuna eta enplegua sortzeko lanean jarraitu duten euskal enpresaburuen irudia” nabarmendu nahi izan du. Izan ere, huraxe egin zuen Joxe Mari Kortak, orain dela hamaika urte ETAk eraildakoak. Lehendakariak adierazi du gaur egun ETAk “barneratua duela armen bidez ezer ez duela lortuko, eta denbora kontu bat baizik ez dela haren desagerpena ikusteko geratzen zaiguna, eta itxura batean liburu horren amaiera idazten ari garen une honetan, ezinbestekoa da hura idaztea azkeneko orrialdea saltatu gabe”.

Joxe Mari Korta Sariak Lehendakaritzan (Gasteiz) banatu dira, eta ekitaldian erakunde, alderdi, enpresa eta gizarte erakundeen ordezkariak egon dira, eta horiek guztiek, Lehendakariaren esanetan, “Euskadiren alde, orokorrean, eta Gipuzkoaren alde, bereziki, hainbeste egin zuen pertsona baten memoria omendu dute, eta gustatuko zitzaidakeen lurralde horretako ordezkariren bat bertaratu izana. Ez gobernu honen edo Lehendakari honen hotsandirako, baizik eta bere herrialdearekin konprometitutako enpresaburu baten –terrorearen zentzugabekeriak gugandik eraman zuen pertsona baten– oroimena aintzatesteko. Eta bertan egote hori adierazpen asko baino askoz elokuenteagoa izango zatekeen. Zeren eta euskaldunak egitateetan luzeak eta hitzetan motzak baikara” adierazi du.

Biktimen memoria “funtsezko” elementu bat da Euskadin bizikidetasun demokratikoa eraikitzeko, “hain zuzen ere, euskal gizartearen aniztasuna errespetatu eta gaur arte kutsatu gaituen indarkeria totalitarioaren arrasto guztiak ezabatuko duena; eta hori egiatik abiatuta baizik ezin da egin” –esan du Lópezek–. Lehendakariak, izan ere, beharrezko ikusten du “gure iraganarekin egiatiak izatea, biktimei konponbidea emateko eta etorkizunean indarkeriazko fanatismo hori berriz ager ez dadin ziurtatzeko”.

“Enplegu gehiago” sortzea da Lehendakariak Euskadiren etorkizunerako seinalatu duen helburu “kolektiboa”.

 

Iruzkin bat
  • 2011.eko ekainak 29

    Es impresentable que el diputado general de Guipúzcoa no haya acudido a este evento. Vaya comienzo....

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)