Berriak Herrizaingoa
Eu

Terrorismoaren biktimei laguntzeko elkarteentzako diru-laguntzen aginduak terrorismoaren biktimen partaidetzarako Euskal Kontseiluaren Irizpideak Jasotzen ditu (2011-06-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 28

 Eusko Jaurlaritzak lehentasuna emango die Autonomia Erkidegoan garatzen diren jarduera-proposamenei


Terrorismoaren biktimentzako atentzioa, elkartasuna eta bermea sustatzen duten organizazio eta elkarteentzako laguntzak aurreikusten dituen Agindua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Aurrekontuko partida (2011ko Aurrekontuetan 400.000 eurorekin esleituta) honen bidez, ekintza terroristen biktimentzako atentzio eta berme prestazioak sustatzen dituzten elkarteentzako diru-laguntzak emango dira.

Laguntza hauen deialdiak Herrizaingo sailburuaren Agindu baten bidez nobedade bat aurkeztuko du aurten Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak eskatuta: Euskal Autonomia Erkidegoan elkarteek garatzen dituzten jarduerei emango zaie lehentasuna.

Terrorismo biktimen edo Giza Eskubideen alorrean euren jarduera ohikoa garatzen duten elkarte eta organizazioei emango zaizkie laguntzak.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak: Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako terrorismo biktimen elkarteak; euren bazkideen artean Euskal Autonomia Erkidegoan ekintza terroristen biktima izan diren pertsonak dituzten Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo helbideratutako terrorismo biktimen elkarteak; eta izaera pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko beste pertsona juridikoak. Azken hauen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan emandako ekintza terroristen biktimen atentzioa edo bakea eta Giza Eskubideak bermatzeko hezkuntza (programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar dira) izan behar da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan