Eusko Jaurlaritzak 560.000 euro bideratuko ditu sorkuntza lantegien jarduna bultzatzera (Gobernu Bilera 2021-3-9)

2021-03-09

Gobernu Kontseiluak gaur 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako diru laguntzak emateko deialdia onartu du. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira 560.000 euro bideratzen ditu deialdi honetara. Asmoa sorkuntza artistikoan espezializatutako zentroak sustatzea eta berrikuntza, diziplinartekotasuna eta alde anitzeko elkarrizketa oinarri dituen sormen eta ekoizpen eremu bat bultzatzea da, beti ere, norbanakoaren eta kolektiboaren sormena, trebetasunak eta talentua, eta ideia eta potentzialtasunen transmisioa berrikuntza inguruetan abiapuntutzat hartuta. 

Diru-laguntza jasoko duten proiektuak kultura-sektoreren bati lotuak egon beharko dira, besteak beste, ikusizko arteak, zinea eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika, bertsolaritza edo eta arte plastikoak. 

Laguntzak martxoaren 19tik apirilaren 19ra bitartean  eskatu ahal izango dira. Proiektu bakoitzak gehienez 120.000 euroko laguntza jasoko du, beti ere, proiektuaren aurrekontuaren %70 gainditzen ez badu.

Iazko deialdian guztira 6 proiektuk jaso zuten diru-laguntza. Honakoak izan ziren: Honakoak izan ziren: Artiatx, Bitamine Faktoria, La Galería y El Micelio, Consonni, Garaion Sorgingunea eta Kulturaz – Dinamoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko