Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

150.000 eskola hartu-emateak eta kide askotako topaketak gauzatzeko (2011-06-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 28

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Gobernu Bilerak Agindu bat onartu du, unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe ez dauden ikastetxe publikoen eta Europar Batasuneko estatuetako ikastetxeen arteko eskola-trukeak eta aldeanitzetako topaketak egitea errazteko dotazio eta diru-laguntzetarako deia egiten duena.

150.000 eurotako zuzkidura duen ekimen honen hurrengo helburuak ditu:

- Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

- Nazioz haraindiko lankidetza bultzatzea, hezkuntza metodo eta materialen kalitate global hobea lortzeko eta ezagutzaren gizartearen erronka berriei aurre egin ahal izateko.

- Europarako identitatearen sentimendua indartzea, Europako hizkuntza eta kultura-aniztasunarekin harremanetan jarriz.

- Euskal kultura Europako eskoletan ezagutzera eman eta zabaltzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan