Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Gobernuak bi plaza sortzea onartu du COVID-19 krisiari erantzuteko REACT funts europarrak kudeatzeko (Gobernu Bilera 9-3-2021)

2021-03-09

 

Jaurlaritzak bi lanpostu sortzea onartu du Lan eta Enplegu Sailean, REACT-UE funtsak kudeatzeko. 

Bere helburua Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzaren Europako Gizarte Funtsaren Unitatea indartzea da, Euskadiri esleitutako REACT-EU funtsen paketearen barruan Europako Gizarte Funtsari egokitu zaizkion 106,5 milioi euroen programazioari, kudeaketari, jarraipenari, egiaztapenari eta kontrolari ekiteko. 

REACT-UE COVID-19k sortutako krisiari erantzun azkarra emateko tresna da, Europako Batzordeak estatu kideen esku jarri duen Berreskuratze eta Erresilientzia Funtsen paketearen barruan. Neurriak azkarrago abian jartzeko, jarduerak programatuko dira EGF 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan, eta 2023ra arte gauzatuko dira. Zehazki, Europako Gizarte Funtsaren kasuan, baliabideak enpleguaren, gaitasunak indartzearen, hezkuntzaren eta gizarteratzearen eremuetara bideratuko dira. 

Programak, bai eta hari lotutako izendapenen iraupenak ere, bitarteko funtzionarioenak izango dira, eta gehienez ere hiru urteko iraupena izango dute.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko