Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

106 iragaitzazko migratzaile artatu dira Irungo errekurtsoetan gaur gauean

2021-03-07

Irunen, migratzaile hauei zuzendutako aterpetxean, 64 lagunek egin dute lo; Irungo Udalak erromesentzako duen aterpetxean beste 30; eta Hondarribiako herrian kokatutako aterpetxean, 12. Guztira 106 pertsona artatu dira gaur gauean, 15 emakume eta 3 adin txikiko daudela. Migrazio eta Asilo zuzendari den Xabier Legarretak azpimarratu duenez, ez da inor kalean gelditu eta Gobernuak martxan zituen errekurtsoak ez dira osatu.

Legarreta, atzotik Irunen da, Eusko Jaurlaritzaren Kotingentzia Plana egokitzen, Irunen bizi den egoera dela eta, Frantziako muga itxita dagoelako. Irunera heldu diren iragaitzako migratzaile guztiak artatu direla ere adierazi du zuzendariak: guztiei ura eta jatekoa eskaini zaie, baita arropa eta maskarak ere; dutxa hartzeko aukera ere izan dute denek eta gorputzaren tenperatura neurtu zaie. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)