Kultura sailburuorde Andoni Iturbe Artium Museoan egon da "Bigarren Bidea" ibilbidearen eta euskal emakume artisten dokumentazio zentroaren bisitan

2021-03-05

Andoni Iturbe Kultura sailburuordea "bigarren bidearen" aurkezpenean izan da gaur, Gasteizko Artium Museoan, "Zeru bat, hamaika bide" bildumaren erakusketaren barruan. Bisitaldian euskal artisten dokumentazio zentroa ere bisitatu dute.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Artium Museoak emakumeek artearen praktikaren eremuan duten presentziaren inguruko hainbat alderdiri buruz hausnartzeko aukera ematen duen programa bat aurkezten du. Izan ere, Museoak garatzen duen proiektuaren zeharkako ardatzetako bat da, eta zeharkakoa da bere lan- eta ikerketa-eremu guztietan. Ildo horretan, "Bigarren bidea" zabaldu dio publikoari, "Zeru bat, hamaika bide" erakusketaren barruko ibilbide sortako lehena da gaur aurkeztutakoa, oraingo honetan artearen eta pentsamendu feministaren arteko loturei buruzkoa. Aldi berean, Artiumek euskal artisten dokumentazio-zentroa ireki du. Praktika artistikoak eta arte feministen teoriak, mugimendu feministarekin lotutako praktika artistikoei eta belaunaldi ezberdinetako euskal artisten ekoizpenei buruzko ikerketan lagunduko duten bibliografia-iturriak eta dokumentazioa bildu, kontserbatu eta zabaltzeko gune espezializatua.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak