Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-03-03

Atzo, 8.213 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 340 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 66 Araban, 174 Bizkaian, 93 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, otsailaren 22tik 28ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 51 hildako egon direla.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/03_marzo_2021_Boletin.pdf

 

Asteko buletina (otsailaren 22tik – 28ra):

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/03_marzo_2021_Boletin-semanal.pdf

 

 

Gasteizen, 2021eko martxoaren 3a

Iruzkin bat
  • 2021-03-03

    ¿Qué medidas adicionales va a tomar el GV para que los indicadores no se estanquen, como así parece, y sigan su descenso?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko