Tapiak gardentasuna eta Europako aginduak errespetatzea eskatu du funtsak banatzeko mekanismoan, lau urte barru damu ez gaitezen

2021-03-03

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak hitzaldia eman du, gaur goizean, Nueva Economia Tribuna Euskadi Forumean. Bertan, gaurkotasuneko gaiak errepasatu ditu. Tapiak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Europako funtsak banatzeko mekanismoak ahalik eta argienak eta gardenenak izan daitezela, eta Europar Batasunak berak ezarritako eskakizunak kontuan hartzeko". 

Gainera, honako hau gogoratu du: “Europar Batasuna zorpetu egin behar da baliabide horiei aurre egiteko, eta zorpetze hori hurrengo belaunaldiek ordainduko dute. Hortik datorkio izena". "Baliabideak behar bezala aplikatzeko gai ez bagara, agian hiruzpalau urte barru damutuko gara".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak