Berriak Osasuna

Osakidetzako zuzendari nagusiak Osasun Batzordean agerraldia egin du

2021-03-03

Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiak agerraldia egin du, gaur, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, datozen urteotarako Osakidetzaren proiektu garrantzitsuenak azaltzeko eta pandemiari aurre egiteko estrategia aztertzeko. Zuzendari nagusiarekin batera, Víctor Bustamante Osasun-laguntzako zuzendaria, Nestor Arana ekonomia- eta finantza-zuzendaria eta Pilar Uriarte Giza Baliabideen zuzendaria izan dira.

SARS-COV-2 BIRUSA

Zuzendari nagusiak, hasteko, “Covid-19aren ondorioz hurbileko pertsona bat galdu duten” familiak ekarri ditu gogora, eta eskerrak eman dizkie Osakidetzako profesionalei, egiten ari diren lanagatik. Euskadiko osasungintza-sistema “sendoa” dela nabarmendu du, eta birusaren erasoari aurre egiten jakin duela, haren lanari eta “hamarkadetan zehar zerbitzu unibertsalaren eta kalitatekoaren alde eginiko apustuari” esker.

Gogorarazi duenez, azken urtean:

  • 702 pertsona positibori eman zaie arreta ospitaleetako plantan; haien egonaldia, batez beste, 9,62 egunekoa izan da. Bestalde, 1.214 pertsona izan dira ZIUn.
  • Lehen Mailako Arretak 221.000 telefono-kontsultari eta 270.000 presentziali erantzun die
  • Laborategi-sareak 2,3 milioi proba aztertu ditu eta, haien bidez, 148.000 positibo identifikatu dira.

OSAKIDETZAREN HELBURU ESTRATEGIKOAK

Osakidetzak datozen urteotarako dituen helburuak direla eta, zuzendari nagusiak honako hauek nabarmendu ditu:

  • Sistema publiko eta unibertsala finkatzea, 3.216 milioi euroko inbertsioari esker; 2020an baino % 7,2 handiagoa
  • Osasun-azpiegiturak modernizatu eta eguneratzea; horretarako, 70 milioi euro bideratuko dira.
  • Osasun-bikaintasuna bilatzea arreta espezializatuan eta ospitalekoan.
  • Farmazia soziosanitarioko unitateei medikamentuen hornikuntza zentralizaturako baliabideak ematea, dosi pertsonalizaturako sistema baten bitartez.
  • Zerbitzu publikoak eta pribatuak elkarbizitzan jarduteko moduko osasun-sistema lortzea
  • Langileen gaikuntza eta gogobetetze handiagoa lortzea. Osakidetzaren aurrekontu osotik, 10 eurotik 7 langileen gastuetara bideratzen dira.

LEHEN MAILAKO ARRETA SENDOTZEA

Zuzendari nagusiak ziurtatu du Osakidetzak eta Osasun Sailak Lehen Mailako Arreta sendotzeko duten konpromisoa erabatekoa eta zintzoa dela. Hori horrela, dagoeneko hartu diren zenbait neurri zehaztu ditu:

  • 2020aren eta 2021aren artean, 196 plaza finkatuko dira.
  • Lehen Mailako Arretaren Zuzendariordetza berria sortuko da, ESIetan Lehen Mailako Arretaren eginkizuna sendotzeko.
  • Pertsonal fakultatiboak osasun-zentroetan eska ditzakeen proba diagnostikoak zabaldu eta homogeneizatzea.
  • Lehen Mailako Arretan fisioterapia pixkanaka integratzen jarraitzea.
  • Ikerketa sustatzea.

 

OHARRA: Laster agerraldiaren bideoa igoko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak