Berriak Osasuna

Euskadiko Osasuneko Sailburua Janssen enpresa farmazeutikoko arduradunekin bildu da

2021-03-01

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bilera izan du gaur arratsaldean Luis Diaz Rubio Janssen farmazeutikak Espainian eta portugalen duen zuzendari nagusiarekin. Farmazeutikoak eskatutako bilera Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egin da. Bertan, Osasuneko sailburuorde José Luis Quintas eta Farmaziako zuzendari Iñaki Betolaza izan dira, eta, Janssenen aldetik, Garapen eta Government Affairs zuzendaria, David Beas; Erakunde Harremanetarako zuzendari Ramón Frexes eta Erakunde Harremanetarako Arloko zuzendari Lander Sáez.

Bilerak, COVID-19aren aurkako txertoa banatzeko Ameriketako Sendagaien Agentziaren baimena jaso berri duen enpresarekin harremanetan jartzeko balio izan du. Txertoa Europan baimentzearen egoerari buruzko informazioa eguneratzeaz gain, ikerketarekin, produktu berrien garapenarekin edo topaketa-foroekin lotutako beste gai batzuk landu dira, Osasun Sailak eta Janssenek lankidetzan jardun dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak