Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

HTAi-ren urteroko Hitzaldiari hasiera eman zaio Brasilen, Río de Janeiron

2011.eko ekainak 29

Alexandre Padilla Brasilgo Osasun Ministroak HTAi – Osasun-teknologiaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkartearen 8. urteroko Hitzaldiari hasiera eman zion. José Asua Batarrita Osasun eta kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaria eta Osteba-Osasun Teknologien Ebaluazioa Zerbitzuko ikertzaileek parte hartzen dute bileran, 2012an Bilbon egingo den hurrengo batzarra aurkezten denean.

Brasilgo ministroarekin batera bileraren hasieran egon ziren Laura Sampietro-Colom HTAi-ren presidentea, Alvaro Atallah HTAi-ren Brasilerako Zientzia-programaren Nazioarteko Batzordeko presidentekidea, Carlos Gadellha Brasilgo Zientzia, Teknologia eta sargai estrategikoen idazkaria, Luis Odorico Monteiro Brasilgo Gestio Estrategiko eta Partizipatiboko Idazkaria eta Diego Victoria Osasun Erakunde Panamerikarraren kidea, Brasil aldean.

“Osasun Ministerioak Brasildar guztiei kalitate-iristea zabaltzea helburu duen  unean, osasunaren berrikuntzarako, garapenerako eta ikerletarako ekimenak indartzeko eztabaidan aurreratzea beharrezkoa da “ azaldu zuen Ministroak.

“HTAi-ren urteroko 8. Hitzaldi honetan osasun sistemaren  jasangarritasuna da gai nagusia. Sistema hauek aldaketak izaten dituzte eskaria gora egiten duelako, biztaleen zahartze naturalagatik eta teknologia berriak sartzeagatik. Nahiz eta kostu altuak izan, gaixotasun kronikoetarako tratamenduak emateko prest egoteko” adierazi du.

Luis Odorico Monteirok, bestalde, zehaztu zuen osasun-eskariaren gehitzearen bidegurutze honetan nolako osasun eredua erabili nahi dugun talde-gogoeta egin behar dugula. Alde batetik, eredu liberala dugu osasun-zerbitzuak modu pribatuan ematen dituena; bestetik, eredu europarrean oinartzen dena. Honen erreferentea arreta sistema publikoak dira, kontrolatzearen bidez mantentzen direnak. Brasilen, sistema unibertsala aukeratzen dugu, publikoa ekimen pribatuarekin koordinatua.

Eusko Jaurlaritzaren stand-en aurkezpenean, Asua zuzendariak azpimarratu zuen osasun-teknologien ebaluzaioaren garrantzia, osasun-sistemetan erabakiak hartzeko errazten dituzten tresnak hornitzeko. Oso garrantzitsua da hau Euskadiren testuinguruan kronikoa den arretaren estrategia zerbitzuen eraketaren modu berrietarra eramaten bait zuen baita aukera teknologikoak eta eraketa-eraberritzaileak osasun-arretan ere.

Osasun Sailaren stand-ean hurrengo urtean Bilbon egingo den bilerari buruzko informazioa eskainiko da Batzarrak dirauen hiru egunetan zehar. 1100 lagun heldu ziren Río de Janeirora munduko txoko guztietatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Gestión del Conocimiento y Evaluación del Departamento de Sanidad y Consumo Dr. José Asua Batarrita