Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nahiko hezkidetza programak komunikabideek zabaltzen dituzten estereotipoetan sakontzen du

2021-02-26
  • Andrea Momoitio kazetariak irakasleei zuzendutako jardunaldi bat zuzendu du, eta komunikazioak eskolan duen eraginari heldu dio

Emakundek bultzatutako Nahiko hezkidetza-programak "Komunikabideak hezkidetzaren ikuspuntutik" izeneko jardunaldi berri bat egin du gaur, Andrea Momoitio kazetariak gidatuta eta programa Lehen Hezkuntzako geletan aplikatzen ari diren irakasleei zuzenduta.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eman dio hasiera saioari, eta komunikabideen bidez proiektatzen diren genero-ereduak, rolak eta estereotipoak aztertu ditu, esan duen bezala, "bizimoduen, pentsamenduen eta portaeren transmisore garrantzitsua baitira".

Landaidak azpimarratu du garrantzitsua dela ikasgelan bertan hedabideak zabaltzea, "mezu sexistak edo berdintasunaren aurkakoak detektatzeko gai izateko". Gainera, Emakundek komunikazio ez-sexistaren alde lan egiten duela gogorarazi du, Begira batzordearen bitartez, hedabideekin elkarlanean.

Jardunaldian zehar, komunikabideak ikastetxeetan berdintasunaren ikuspegitik aztertzeko irizpideak, jarraibideak eta gogoetak errepasatu ditu Andrea Momoitiok. Mezu horiek ikasleengan eta gizartean eta eskolan duten eragina ere azpimarratu du profesionalak.

Momoitiok, gainera, eskolako komunikabideetan ere berdintasunaren eta hezkidetzaren trataera egokia nola egin behar den ere aztertu du.

Nahiko Emakundek bultzatzen duen hezkidetza-programa da, eta haurren arteko berdintasuna sustatu nahi du, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Zeukesan
    2021-02-26

    Comentario de Twitter:
    Nahiko hezkidetza programak komunikabideek zabaltzen dituzten estereotipoetan sakontzen du

    #Nahiko @emakundEJGV

    https://t.co/hVcffLMt7F

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-02-26

    Inportatutako edo inportatu gabeko telebista-telesailen kasuan ere, komunikazioa sexista izan daiteke, esaterako, gizartean generoaren araberako papera jokatu behar izatea.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-02-26

    Incluso de las teleseries de TV importadas o no, transmiten comunicación puede ser sexista como que se haya de jugar un papel en la sociedad dependiendo del género.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)