Osakidetzako mahai sektoriala
Osakidetzak eta ordezkari sindikalek 2018-2019ko LEPa egiteko baldintzak negoziatzen jarraitzen dute. Gaur goizean egin den Mahai Sektorialaren bileran, Osakidetzak plazak banatzeko proposamen berria aurkeztu du, eta, hala, deialdia ahalik eta lasterren abian jartzeko beste urrats bat gehiago eman du; izan ere, Osakidetzaren iritziz funtsezkoa da osasun-arloan dagoen gero eta eskaera handiagoari eta belaunaldiak txandakatzeko beharrari erantzutea, zerbitzu eta azpiegitura berriak abian jartzea eta inpaktu handiko plan eta proiektu estrategikoei heltzea.
Mahai Sektorialaren bilera horretan, aztertuko diren gaiak hautatzeko aurrekoan erabili den formula bera erabili da; aztertutako gaien erdia ordezkari sindikalek proposatu dute. Bileran, Osakidetzak karrera profesionalerako aparteko deialdiaren proposamena ere aurkeztu du, urte hauetan deialdia egon ez izana arinduko duen prozesu negoziatzailearekin hasteko.
Osakidetzak, halaber, Osakidetzaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana ere aurkeztu du, aztertu dadin. Planak, herritarrentzako jarduketetan berdintasunaren printzipioa eta genero-ikuspegia integratzeaz gainera, Osakidetzaren barne-eremuan berdintasuna sustatzen lagundu nahi du. Dokumentua Berdintasun Batzordearen barruan egiten den lanaren ondorio da; batzordea Osakidetzako ordezkaritza batek eta Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek eratzen dute. Dokumentua laster onartuko da, Administrazio Kontseiluan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 25a