Gobernu Kontseiluak 445.000 euroko diru laguntza programa onartu du arte plastikoen eta ikusizkoen eremua bultzatzeko (Gobernu Bilera 2021-2-23)

2021-02-23

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 445.000 euro bideratuko ditu 2021ean arte plastikoen eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko. Gobernu Kontseiluak gaur onartutako deialdiak diruz laguntzeko hiru modalitate hauek zehazten ditu: 

  1. Sustapen-zabalkundearen modalitatea: 55.000 euro bideratuko dira arlo honetara eta bi motatako ekimenak lagunduko dira: 
  • Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabaltzeko arte zentroetan egiten diren arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,...).
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak laguntzea (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...). 
  1. Argitalpen modalitatea121.000 euro bideratuko dira euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitera, beraien xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta beraien lana sustatzea bada. 
  1. Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea: arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza ekoizpenaren eremuan proiektuak egiteko, arte lanak ekoizteko eta ikertzeko 269.000 euroko laguntza emango da. 

Interesa dutenek martxoaren 13tik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte eskariak. 

  1. urtean arte plastikoen eta ikusizkoen eremua bultzatzeko guztira 60 proiektu lagundu ziren: sustapen-zabalkundearen modalitateko 7 proiektu, argitalpenen modalitateko 13 eta sorkuntza-ekoizpeneko 40.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko