Eusko Jaurlaritzak 1.200 milioi eurotan handitu ahal izango ditu bere kreditu-lerroak (Gobernu Bilera 2021-2-23)

2021-02-23

Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren kreditu-lerroak 1.200 milioi eurotan handitzeko baimena eman du gaur, 2021. urteari behar bezala aurre egiteko diruzaintza-maila egokiak izateko eta, era horretan, COVID-19aren krisiak eragindako gastuari eta ekarpenen murrizketari lotutako premia gehigarri guztiei erantzuteko. 

COVID-19ak sortutako egoeraren egungo testuinguruan, Administrazio Orokorraren eta, bereziki, Diruzaintza Nagusiaren lehentasunetako bat Administrazio horren ordainketa-premiei behar bezala erantzutea da. Egoera egonkortzen den arte, egokitzat hartzen dugu epe laburreko kreditu-eragiketak baimentzea, urtearen barruan formalizatzen direnean Diruzaintza Nagusiaren ordainketa-premiei erantzun ahal izateko. 

Epea urtebetekoa izango da, eta 2022ko otsailean amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko